Datu Soziolinguistikoak

Sarrera

Atal honetan, Donostiako biztanleen euskara gaitasunari eta erabilerari buruzko datuak agertzen dira. Horrekin batera, biztanle horiek eskolatzeko (HHn, LHn, DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan) hautatzen dituzten hizkuntza ereduei buruzko informazioa ere ematen da. Zehazki, datu hauek bildu dira informazio tauletan:

  •  Donostiarren euskararen ezagutzari buruzko datuak

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) Biztanleriaren eta Etxebizitzen estatistiketan emandako datuak dira azpiatal honetakoak, eta erroldan oinarrituta daude. Antzeko beste azterketa batzuetan ez bezala, 2 urtetik gorako biztanle guztien datuak hartzen dira kontuan.

  •  Donostiako euskararen kale erabilerari buruzko datuak

Datu hauek Soziolinguistika Klusterrak bildu eta argitaratu ditu, eta Donostiako kaleetan egindako hizkuntzen erabileraren kale neurketetan oinarritzen dira.

  •  Donostiako ikasleen hezkuntza eredu linguistikoak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Donostiako ikastetxeei buruz ematen dituen matrikula datuak dira, eta EAEko hezkuntza sisteman indarrean dagoen hizkuntza ereduen arabera daude sailkatuta.

Aipatutako horiez gain, badira Donostiako egoera soziolinguistikoa adierazten duten beste zenbait ikerketa eta azterketa ere; besteak beste, 1991tik aurrera bost urtean behin egiten diren inkesta soziolinguistikoak (16 urte edo gehiagoko biztanleei buruzko datuak jasotzen dituzte) eta mapa soziolinguistikoak (5 urte edo gehiagoko biztanleei buruzkoak).

Azken datuak


Itzuli