Donostiako euskararen erabilerari buruzko orri honetan, Soziolinguistika Klusterrak 1989tik 2016ra egindako zazpi neurketetan jasotako datuak agertzen dira, adin tarteka eta generoka sailkatuta. 2016ko datuak auzoka ere kontsulta daitezke; gainerako urteetakoak hiriari buruzko datu orokorrak dira.
Donostiako euskararen erabileraren datu orokorrak
Neurketa horietan jasotako datuen arabera, erabilerak gora egin zuen arian-arian 1989tik 2006ra, baina 2006tik 2016ra behera egin du. Adin tarteei erreparatuz gero, oro har, haurrak aritzen dira gehien euskaraz, eta adinekoak gutxien. Esate baterako, 2016an haurren % 26,9k egiten du euskaraz, eta adinekoen % 6,9k. Generoari dagokionez, gaur egun Donostiako emakumeek eta gizonek berdintsu egiten dute euskaraz (% 15 batez beste), eta hiru puntu inguru egin du behera erabilerak 2006tik 2016ra (% 18tik % 15era, alegia).
Urtea | Batez beste | Haurrak 2-14 | Gazteak 15-24 | Helduak 24-65 | Adinekoak +65 | Gizonezkoak | Emakumezkoak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Erabilera auzoz auzo nola banatuta dagoen ere jakin daiteke web orri honetan. Horretarako, aukeratu auzo bat eta sakatu BIDALI botoia: auzo horri buruzko informazio guztia jasoko duzu. Zure asmoa auzo bati baino gehiagori buruzko informazioa ezagutzea bada, sakatu Control eta aukeratu ikusi nahi dituzun auzoak; ondoren, sakatu BIDALI botoia, eta auzo horien datuak agertuko zaizkizu (Oharra: 2016ko informazioa dago soilik eskuragarri).
Auzoa | Batez beste | Haurrak 2-14 | Gazteak 15-24 | Helduak 24-65 | Adinekoak +65 | Gizonezkoak | Emakumezkoak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Aiete-Miramon-Zorroaga | % 26.10 | % 35.50 | % 7.40 | % 23.20 | % 19.70 | % 26.00 | % 26.20 |
Altza | % 4.20 | % 9.90 | % 4.30 | % 3.90 | % 1.10 | % 3.30 | % 5.00 |
Amara Berri | % 18.20 | % 31.50 | % 14.10 | % 17.10 | % 7.10 | % 20.30 | % 16.50 |
Amara Zaharra | % 17.60 | % 26.80 | % 17.00 | % 16.40 | % 11.20 | % 19.40 | % 16.20 |
Añorga | % 46.20 | % 61.50 | % 55.50 | % 36.20 | % 30.60 | % 48.90 | % 42.50 |
Antigua | % 22.30 | % 30.40 | % 19.30 | % 20.60 | % 13.50 | % 18.80 | % 25.40 |
Ategorrieta-Ulia | % 16.10 | % 33.30 | % 13.60 | % 17.00 | % 4.60 | % 17.10 | % 15.00 |
Bidebieta | % 7.90 | % 13.70 | % 10.30 | % 6.30 | % 2.60 | % 8.20 | % 7.50 |
Egia | % 14.20 | % 29.30 | % 13.50 | % 13.70 | % 2.20 | % 13.60 | % 14.70 |
Erdialdea | % 12.10 | % 23.50 | % 6.10 | % 11.20 | % 8.00 | % 12.60 | % 11.80 |
Gros | % 13.20 | % 27.40 | % 12.00 | % 11.80 | % 7.30 | % 14.30 | % 12.40 |
Ibaeta | % 22.80 | % 36.10 | % 4.30 | % 19.60 | % 14.50 | % 19.80 | % 26.00 |
Igeldo | % 75.40 | % 87.50 | % 83.30 | % 76.90 | % 22.00 | % 68.30 | % 82.40 |
Intxaurrondo | % 9.70 | % 14.10 | % 5.20 | % 11.20 | % 1.40 | % 9.90 | % 9.50 |
Loiola | % 11.00 | % 16.80 | % 3.80 | % 9.70 | % 7.50 | % 8.60 | % 13.10 |
Loiolako Erriberak | % 12.70 | % 19.00 | % 0.00 | % 10.40 | % 6.40 | % 12.40 | % 12.90 |
Martutene | % 13.90 | % 22.90 | % 10.70 | % 11.70 | % 0.60 | % 13.00 | % 14.80 |
Parte Zaharra | % 12.10 | % 31.40 | % 8.30 | % 10.10 | % 5.40 | % 12.50 | % 11.70 |