Datu Soziolinguistikoak

Hezkuntza

Donostiako ikasleak eskolatzen diren eredu linguistikoei buruzko orri honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako datuak agertzen dira, ikasturteka eta hezkuntza etapaka sailkatuta.

Datu horien arabera, D ereduan matrikulatutako ikasle kopuruak gora egin du azken hamar urteetan, bai Haur Hezkuntzatik Batxilergora doazen mailetan, bai Lanbide Heziketakoetan. Alderantzizko prozesua gertatu da A ereduan, behera egin baitu hezkuntza etapa guztietan, Haur Hezkuntzan izan ezik. Baina HHko igoera hori oso txikia izan da (% 2,5), batez ere D ereduaren igoerarekin alderatuz gero (% 55etik % 72,5era). Bestalde, adinean gora egin ahala, D ereduan ikasten duen ikasle kopuruak behera egiten du neurtutako ikasturte guztietan; esate baterako, 2017-2017 ikasturtean, Donostiako DBHko ikasleen % 59,8 matrikulatu ziren D ereduan, eta Batxilergoko ikasleen % 54,2.

Lanbide Heziketari dagokionez, D eta B ereduek gora egin dute azken urteetan, baina oraindik dezente handiagoa da A ereduan ikasten duen ikasleen kopurua (% 59,7). D ereduan ikasten duten Lanbide Heziketako ikasleen kopurua, berriz, herenera ere ez da iristen gaur egun (%26,1).

Beheko taulan, 2006-2007, 2010-2011, 2014-2015, 2015-2016, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetako datuak agertzen dira, hizkuntza ereduen eta hezkuntza etapen arabera sailkatuta. Hezkuntza urteka eta etapaka banatuta dago eta ikasturte bateko datuak ezagutu nahi badituzu, ikasturtea aukeratu, etapa aukeratu eta BIDALI botoia sakatu. Bi ikasturteri edo gehiagori buruzko informazioa ikusi nahi izanez gero, CONTROL sakatu eta aukeratu ikasturteak; ondoren, etapa bat baino gehiagoren gaineko informazioa nahi baduzu, CONTROL sakatu eta etapak aukeratu eta, bukatzeko, BIDALI botoia sakatu eta informazio guztia izango duzu.

EtapaABD
HH+LH  %8%14%78
DBH  %8%31%61
Batxilergoa  %35%8%57
Lanbide Heziketa  %55%17%28
Itzuli