Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Mapa
 
Mapa
AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA

Gros

 

        XIX. mende erdialdera arte, itsas-beherak agerian uzten zuen hareatza handi bat zen inguru hau. Frantses jatorriko Jose Gros jaunak erosi zion eremua udalari, eta hark eman zion oinarria eta izena auzoari.

        Lantegi asko zabaldu ziren bertan. Louit etxea ez da aspaldi botea, eta oraindik jardunean daukagu Stinus tailerra, garai bateko «industrialdearen» froga.

        Lanari ez ezik, festari lotua egon da Gros. Zurriolako kaia esaten zitzaion hartan, nolako festa ez zuen antolatu nahi Txirritak? Hori herritarrentzat. Udatiarrek eta goi mailako jendeak bestelakoak zeuzkaten hemen: zezenak Chofren eta balseoa Kursaalean.

        Chofrek euskaldun asko bildu izan ditu beti, aspaldikoa dugu zezen-zaletasuna, Plaza Berriko grabatu zaharrak ikusi besterik ez dago. Baina boxeoa izan zen euskaldun gehien bildu zituena Chofren, Europako txapelketa batzuk jokatu zituen bertan Paulino Uzkudunek. Huraxe izan zen une batez euskaldunen ordezkaria, ia mendi erdi geroago Urtain dohakabea izan zen bezala.

        Gezurra badirudi ere, giro kosmopolitari eskainia zen Kursaaleko aretoetan eratu zen Errepublika garaian «Poxpolin» antzokia, berebiziko garrantzikoa haurren euskalduntzean. Lehen bertsolari txapelketa ere, bertan jokatu zen 1935ean... Eta 2002 urte amaieran, trikitilariak izan dira Kursaal berria bete dutenak!

        Bai, badu zer ikusia Grosek musikarekin. Nemesio Etxanizek eta Joxe Mari Iriondok bilera garrantzitsu bat egin zuten Las Vegas kafetegian oraindik diskorik grabatzeke zeuden Mikel Laboa, Lurdes Iriondo eta beste zenbaitekin... Eta lehenetariko rock taldea izan genuen Yoloak, Groseko mutilek osatua.

 

Poxpolin jauregian
Laborda, haurren apaiza
Pauliño zena
Kanta-kantari

 

Kursaal
Centésima emisión

 

AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak