Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
kronologia: 1926-06-25

Teleponoa Errezilen

 

Inaxiomari Atxukarro

Irriparrezko printzak, 1982

 

        Urrutizkiñ edo telepono bat bazegon Madrillesa zeritzan etxean. Egurrezko kirten aundi bati tarra-tarra eragiñ eta noizbait, baten batek esaten zuana:

        —Diga, diga, digaaa.

        Nik lenengo aldiz Tolosara itz egin nuan, neskame zeuden arrebekin. Imutu antzeko tuturrutua burutik belarrietara, zaldiari bezela erantsi ta ura dardara gorputz guztian. Gaur Illargira edo Martera lasaixeago itz egingo nukela uste det.

        Telepono ari-alanbre oiek, esolatik esolara katiatuaz, erri batetik bestera ipiñi zituztenean, ez omen zuten sinisten, alegia, ari aren barruan itza joan bear zuanik, oiek sorginkeriak zirala, zioten.

        Andretxo bi beren astotxoekin Tolosako azokara zijoazen, oñez, jakiña. Alanbre oieri begira jarri ta, batek omen zion:

        —Aizu, Praixka, onoko ari orrek erdian zuloa bearko du?

        —Zerbait bearko du kontuak korrituko badu...

        Arri astua ta konporme.

 

 

 

kronologia: 1926-06-25
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak