Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Zentroa gaiak: Kantagintza berria

Euskal musika berri

 

Julian Lekuona

Zeruko Argia, 1966-05-1

 

        Ba gabiltz musika zale zenbait euskal musika berria eratu naiean. Gure iritziz euskal musika errikoiak ez du aurrera egin. Euskal erriak beste gauz askotan bezela.

        Bai, egia da, euskal musika errikoia bezelako musika gutxi dira munduan, baño iñork gutxik kantatzen du: koroak, zortzikoteak eta ondo jan eta edan ezkero... edozeñek (Boga-boga beintzat, eta pixka bat estutu ezkero Antero txaparrotia. Ortik gora gutxi).

        Nik askotan galdetu diot nere buruari zergatik ote den au orrela. Ainbeste kantu ditugu erriak berak egiñak, benetan errikoiak, erriaren aotatik artuak. Zergatik orduan ez ditu erriak kantatzen? Zergatik gelditu dira R. M. Azkue ta A. Donostiren museoetan eta orkestatako bioliñetan?

        Iru arrazoibide jarriko nituzke:

 

        1) Erriari kantu oiek erakutsi ez dizkiotelako. Baliteke. Nola nai dela ere, iruditzen zait, erriak berak galdu dituela abesti oiek.

        2) Kantu oiek oraingo musikaren eran ez daudelako.

        Oraingo euskaldunak ba ditu milla influentzi: dantza-leku, telebista, irrati, gure aldemeneko etxean bizi den neskamea... Oiek denak eragiñik, euskaldunak, bera oartu gabe artu du, bere baitan, musika izan bear duanaren iritxia. Esan nai nuke, gaurko musika nolakoa izan bear duan ikasi du. Eta, egiazki orregatik gure musika, bere anima euskalduna benetan kanpora ateratzen deneko uzten du: goibel dagoeneko, eta abar... Bizitzak dituen beste une guztietan, beste musika darabilki: gaurko musika ariña, «ye-ye» edo beste edozein.

        3) Letrak ezer esaten ez dielako.

        Iñolaz ere ezin giñezke orain uso txuriaren historia tristea kantatzen asi, ori baño tristeagoak ba daudelako. Uso txuria gure euskal errietako tximenietako keak aspaldi beztu zuen. Ezin giñezke beraz erromantizismo batean bizi. Ezin giñezke gauza politak bakarrik kantatzen ibilli. Erriak gizarte batean bizitzera esnatu bear du. Eta kantuak, indar aundia duela iruditzen zait euskaldunen artean jendea pixteko; jendea dagoen egoeratik esnatzeko. Eta ori egiteko gure erriak bere baitan bizitzen dituen arazoak jarri bear dizkiogu aurrekaldean: itz batean, kantuak esan nai sozial bat izan bear du.

        Dudarik gabe arrazoi oietatik aparte, telebista, irrati, zineak ez digute asko laguntzen.

        Guk egin nai gendukeana da, euskal-musika eraberritu, gaurko eguneko euskaldunak bear duen jantzi berria eman. Jantzia esan dut, eta ez izaera. Euskal musikaren izaera aldatzez, gure anima ere aldatu egin bearko genuke eta ori iñolaz ere ezin. Gu, euskaldunak izango gera beti nai ba dugu eta nai ez ba dugu. Orduan gure animaren aurka jokatzea izango litzake euskal musikaren izatea, sustraia, aldatzeko egin genitzazken alegiñik txikienak ere. Baña ez da ori, askok beste aldera uste badute ere, gure asmoa

        Gure naia da euskal musika zaharra estudiatu, aztertu ta ura sustrai bezela artuaz euskal musika berria egin. Ba ditu euskal musikak bere-bereak dituan gauzak: kadentzi, aire... Ta uste dugu oiek dutela benetako garrantzi euskal musikan; oiek dira benetan gorde bear diranak. Orixe da, berriz, benetan guk nai gendukeana.

        Badirudi guk asi degun joera onekin folklorista zenbait ikaratu egin dirala. Ez dago bildurtu bearrik; gu ez goaz iñoren kontra. Iritzi bat badugu euskal musikataz; eta iritzi orrek balioko al du folkloristen iritziak aña. Oker egon giñezke, baño folkloristak ere arrixku berdiña dute, gu bezela gizon eta gu bezela ilkorrak badira beintzat...

 

 

 

mapa: Zentroa gaiak: Kantagintza berria
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak