Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Gros

Pauliño zena

 

Inaxiomari Atxukarro

Irriparrezko Printzak.Sendoa, 1982

 

        Arritu bear zuan batek, bruxakin joan eta kastor, jantzi dotore ta goantekin etxera etortzen zan mutill burrukalari, indartsu arekiñ. Baserritar bat izan eta bazirudian amalau...

        Erderaz tutik etzekiala joango zan baña erderaz ezezik prantzes eta batez ere inglesez eta iankiz ikasi zuan. Urte gutxi barru naiko mirari egin zuan mutill ark.

        Ainbeste pesta, arrera ta omenaldi egin zitzaion bere jaioterrian, baño etzigun beiñ ere gozoki bat eraman; legor xamarra zan naiz zaar eta naiz umeekiñ. Etzitzaion jaiotzen bere barruan, zoramen eta poza sortzen duten gauzatxo oietakorik, ekartzea. Etzan arritzekoa, ezerrezetik igo zan eta aundikeria bakarrik ikusten zuan. Izan ere, alako ospe, diru ta sariak itxutu bear bat...

        Baserria apaindu zuten, poliki jarri ere. Jendetza aundia zetorren Errezilko errira bere jaiotetxea ezagutzera. Izen aundia eman zion Errezilli bere burruka saio oieri esker.

        Donostiako elkarte edo soziedade geienak omendu zuten Pauliño, eta batez ere Amaikak-Bat elkarteak; auek noiz nai etortzen ziran eguna igaroaz Errezilla.

        Atzerritarrak ere autobusak betean zetortzen, Gipuzkoako itxas bazterrean dauden ainbeste erri polit, eder, zoragarri oiek ikusiaz etortzen ziran, eta Loiolatik barrena Errezilleraño. Emen keratxoa, baztarrak ikusiaz.

 

 

 

mapa: Gros
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak