Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Aiete gaiak: Bertsolaritza

Aieteko berri

 

Manuel Matxain

1967

 

Orain berrogei urte gu nola

izaten ginan Aieten,

al dan modurik onenean ni

astera nua esaten.

Aietearrak eliza baten

premi aundia zeukaten,

laguntza askok eskeini baina

inork etzuan ematen.

 

Pulamentuzko eskolik etzan,

gure fedea auldua,

euskera berriz aurtxo txikien

ezpainetatik galdua.

Bi gauza auek lur jo baino len,

zorioneko ordua!,

aingerutxo bat etorri zaigu

gure Jaunak bialdua.

 

Oso ezagun degu guziok

Villa Emma jauregia,

aingeru ori bertan bizi da

Frantziatik etorria.

Bere izatez frantzesa baina

maite du gure erria,

bere kontura eginda dago

gure eliza berria.

 

Gure Jainkoak gizon jator bat

ipini zion onduan,

bien biotza nolakoa zan

ondo ikusi genduan.

On egitea beste gauzarik

etzegon aien buruan,

orrelakoak gaur oso gutxi

ikusten dira munduan.

 

Kulturik eza txarra baitegu

erriak aurreratzeko,

elizakin bat agindu zuten

eskola ere egiteko.

Nola etzeuden fedea eta

izkuntza galtzen uzteko,

apaiz jaun bati deitu zioten

danori erakusteko.

 

Apaiz gazte au andoaindarra,

Don Zezilio izena,

Agirre berriz apellidua

edo bere abizena.

Konpesorea aparta da ta

eskolan maixu zuzena,

nik ezin neurtu aietearrak

berari zor diotena.

 

Aiete oso atzera zegon

bera etorri zanean,

badakizute zer izaten dan

eskolarik eztanean.

Iritsi eta berealaxe

gogor asi zan lanean,

nunbait gorputza ezta nekatzen

gustora dabilenean

 

Ainbat mutiko emen zeudenak

len oso atzeratuak,

berari esker ikusten ditut

gaur guziz aurreratuak.

Lantegi onak artu dituzte:

opizina ta bankuak,

Don Zeziliori zer zor diogun

ortik atera kontuak.

 

Euskaldun jator eta zintzoa

Euskalerrian bat bada,

oraintxen ere ala izango da

oso mudatu ezpada.

Gerra zala ta juan zitzaigun

Bizkaiako lurretara,

etzait aztuko an ikusita

eman nion besarkada.

 

Ikusi gabe egondua naiz

ia ogei bat urtean,

baina banekin nola zegoan

Lekeitioko partean.

Emen bezela, beti lanean

aurtxo txikien artean,

Ea izenez ezagutzen dan

erri atsegin batean.

 

Aietearrak eztira aztu

berrogei urte buruan,

barrio danak eskeini dizu

oroigarri bat lenguan.

Bertso batzutan al zan modura

bertan azaldu genduan,

egin zitzaizun omenaldia

ondo merezi zenduan.

 

Don Zeziliokin, egia esan,

aspaldi zorretan nengon,

gizona berriz era ortara

eztiteke ondo egon.

Len aurrez aurre bertso bat:

emen kantatu nizkion,

orain paperez bialtzen dizkat

berriro mila zorion.

 

 

mapa: Aiete gaiak: Bertsolaritza
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak