Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

BERTSO KONTUAK

Joxe Mari Aranalde

        Joxe Mari Aranalde (Gaztelu, 1933) joan deneko berrogeitaka urte hauetan bertso-kontutan badabilela, edozeinek dakien gauza da. Asko idatzi du bertsoaz eta bertsolariez eta bi horien inguruneaz. «Bertso-kontuak» hau da horren erakuskarri.

        Bapateko bertsoari dagozkion puntu asko ikusiko ditu irakurleak ikuituak liburu honetan: Dela bertsoa bera, nahiz entzuna eta nahiz hura bera irakurria; bertsoaren akatsak eta abantailak; jaialdien antolaketak eta beraietako eskasiak, eta abar.

        Eta bertsolari asko ikusiko ditu irakurleak bakoizka neurtuak eta zehazki tratatuak, eta bertsolarien arteko beste zenbait izen ere aurkituko du irakurleak ederki trataturik. Mimoz bezala tratatzen dituela ematen du Aranaldek jende horiek denak.

        Hitz batean, mila modutako lezioak badituela esango genuke «Bertso-kontuak» liburuak bertsolaritzaren barnerako.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki