Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ABUZTUAREN 15EKO BAZKALONDOA

Joxe Austin Arrieta

        Alde Zaharreko patio zahar batetik etengabe datozkion zapare bortitzez eta aitaren «Montecristo»aren usain urdinez inguraturik, Joxe Austin Arrieta, «Abuztuaren 15eko Bazkalondoa»n, bere bizitzaren hainbat zertzelada aletzen hasi zaigu. Hamar kapitulutan zehar, iheska doazkion leku-denborak birreskuratu nahirik dabil. Seminarioko experientziak, adokinez estalitako kaleetan zehar «Luzero» zaldiaren atzetik egindako korrikak, haurtzaroko lagunen arteko borroka gordinak... Denborarekin jolasean, oroitzapenen kronologia eta linealtasuna apurtuz, Joxe Austinek umetako gazi-gozoak eskaintzen dizkigu.

        Bigarren pertsonaren teknika eta Hegoameriketarren barrokotasuna ehotuz, Arrietak hizketa oparoa lortu du. Eta borborka darion mintzaira dastatzen ari garela, kontaketaren ilunabarrarekin batera nobela itzaltzen, agortzen doala dirudi...

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki