Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

MANU MILITARI

Joxe Austin Arrieta

        «Manu militari», Joxe Austin Arrietaren bigarren elaberri hau, kronika zehatza eta fantasia umoretsua da aldi berean, hizkuntza aberats baten erregistro ugaritan adierazia. Iñaki Arretxea eta Izaskun Etxeberria protagonisten gutunetan oin harturik, idazlearen gaztaroko hainbat oroitzapenen bilduma aurkezten zaigu, neurri batetan bederen «frankismotik post-frankismorako igarotze-belaunaldi» gaztearen bizipen eta jokabideen zenbait ezaugarri esanguratsu bertan isladatzen direlarik.

        Literaturgintzari berari buruzko gogoeta-saio interesgarri bat ere bada nobela hau, irakurleok lekuko eta partaide izan gaitezen Iortzen bait du autoreari idazketa-prozesuak eragiten dizkion zalantza, jazargo eta gatazka guztietan. Obra luze, sakon eta erakargarria, gure ustez.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki