Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

IPUIAK EDO KONTUTXOAK (II)

Ramon Artola

Egurkiña eta astoa

 

 

Arbolaren gañean

gogor adarrari

zala aizkorazoka

egurkiña ari,

bera adar gañean

punta aldetikan

zala, eta pikatzen

ondoragotikan;

gertaturik asto bat

kargatuba oso

iristea aruntza

biziro penoso,

onek egurkiñari

esan zion ala;

ura pasa artean

itxogon zezala,

kolpe berririk eman

gabe adarrari,

aren bizkar gañera

etzedin erori;

bada len ere naiko

karga baitzubela,

eta ark zanpatzerik

naiko etzubela.

Bañan ura tontoak

nola esan zion,

gizonak arretikan

paratu etzion;

eta ezkutatu zan

bañan len astoa,

izandu zan adar ta

guzi beajoa.

Egiya da azkarrak

dirala argiyak,

bañan tontoari ez

itxi belarriyak;

askotan tontokeriz

esanik egiyak,

berak zabalerazten

dituzte begiyak.

 

Euskal-Erria, XXX, 1894.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki