Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ZER DUGU ORIXEREN ALDE

Joxe Azurmendi

        «Zer dugu Orixeren kontra?» liburukian, Orixe nola baztertua izan den erakusten zen, ahanzpen horren arrazoin eta desarrazoinak. Zer dugu Orixeren alde? honetan, Orixeren alde onak bereizi eta haizatu ordez, gaurko irakurlea eta Orixe idazlea elkarrenganatzea bilatzen du Joxe Azurmendi-k. Idazlan hautatu batzu aztertuz, Orixe prosistaren eta Orixe poetaren maila biak eskaintzen zaizkigu, irakurleontzat gidari: Orixe epikoa («Euskaldunak»), Orixe mistikoa («Jainkoaren billa», «Barne muinetan», «Getsemani», «Igan beti nire lelo»), Orixe kontalaria («Santa Kruz apaiza»), Orixeren deskribapen, irudi, gonbarazio moduak. Eta ideiak. Berraurkitu beharra daukagun Orixe idazle bazterrezinaren mundua eta idaz teknikak.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki