Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

GIZABEREAREN BAKEAK ETA GERRAK

Joxe Azurmendi

        Gizona abere hutsa da izeneko liburu bat plazaratu zuen Joxe Azurmendik 1975ean, Lazkano Mendizabal ezizenpean, benetako izenaz kaleratzeko gordin antzekoa zelako edo; izan ere, Konrad Lorenz-en etologiatik abiatu eta zientzia ugaritako azken ekarpenez baliatuta, erabateko kritika egiten zitzaion mendebaldeko metafisika eta filosoia razionalista guztiari, kristautasuna zein marxismoa barne hartuta. Esku artean daukazun hau, Gizaberearen bakeak eta gerrak, liburu haren jarraipen zuzena duzu, orain ikutu batzuk egin arren orduan idatzia: alde horretatik bere garaiaren aurretik ibili zaigu Azurmendi, modernitatearen optimismoa —burgesa nahiz sozialista— gaitzestean eta aro modernoaren akabera iragartzean gero etorri zaigun «post-modernismo» delakoaren aitzindari bihurtzen bait da. Liburu honetan ere, gure pentsakeran munta handia duten arazoak jorratzen ditu egileak, hala nola, gizona berez ona, txarra ala zer den, funtsezkoena kultura ala natura ote duen... eta jorratu ez ezik, argi berri batez erakusten dizkigu, ikuspegi guztiz desberdinez agerterazten.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki