Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

TRATABIDEAK

Bizente Barandiaran

        Tratua nai ta naiezko gauza da gizakiarentzat. Bata-bestearekin artu-emanetan asi bakoitzean, artan ari gera noski. Baiña oietako bi oso bereziak dira baserritarrentzat. Bata, ganadu-tratua, abereak ere bizi-lagunak baitira aren etxean, au baserria izango bada. Eta bestea, ezkontza-tratua, bikote berriak baserriaren martxa aurrera eraman dezan.

        Oietxek dira, bada, Bizente Barandiaran adiskidearen liburu berriaren gaiak. Leenengo zatian, berak edo bere ingurukoak egindako ganadu-tratuak adierazten dizkigu. Gertatutako gauzak, alegia. Bigarrengoan, berriz, ezkontza-tratuak, berak asmatutako kontuak eskeiñiz, baiña egiazko milla gertakizunen kutsua berekin dutenak.

        Ala, gure erriak bere bizitzaren abe eta ardatza izan du tratua. Baiña berari buruzko libururik ez genduan euskeraz. Onako au, beraz, aurrena.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki