Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

TXIPIROIREN BAT EDO BESTE

Rafa Egiguren

Rioko Azukre-Ogitatik etorritako

Bihotz Sakratu hegalaria,

 

Igeldoko kartoizko gaztelua,

 

Hotel Londreseko tontorrean

ereindako tipula ortodoxoa,

 

ta Kursaaleko zubian zelatan dauden

getari borobil prefabrikableak

                                            zaintzeko,

 

esploradore kapela daramate

Donostiako munizipalek.

 

Hiroxima ta Nagasakitik

ekarritako tamaritzek berriz,

bizar berde batzuk

erakusten dituzte

noizean behin besapetik,

 

ta Bulabarreko kiosko aurrean,

artzairik gabeko iñudeen artean,

alkate potoloa aurrezkoa dantza ezinik.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki