Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

IDARTZAKO JAUNA

Jose Elizondo

Egintza bakarra

 

        Iruditegian agertuko da Lekeitioko erri-echeco inguru bat.

 

Lenbiziko irudia

Lekanda eta Larreta

 

LEKAND.        Ez Larreta; eziñ nezakio laga: lenago da erriya, Idartza ta Idartzatar guztiak baño.Beiñ ere katetu ez dan erriyak, ez du aurrera ere katerik artuko, edo biziya galduko det alkatea naizenez.

 

LARRETA.        Ez diogu laga bear nai duna egiten, zergatik urrengoan, burutik bera eginbo liguke; ezdira gure legeak orrek deritzon erara biurtzekuak. Lotzari andiya izango litzake guretzat, bidageak oiñperatuko baginduzke.

 

LEKAND.        Lekanda naizenakatik, eta asaben oroimen itzalgarriakatik, agintzen diot; ez dala berak nai dun orduan erriko meza ezango, ezpada erriko jendeari dagokionian; alperrik izango da Idartzako jauna; euzkaldunak jaun bat bakarrik daukagu: Jaungoikua!

 

LARRETa.        Ori da itz egitia; berak on dagizula.

 

LEKAND.        Gaur esango diot apaizari, ez dedilla erriko mezan iñoren zai egon ordua igaro ezkero; Idartzak meza entzun nai badu, etorri dedilla ordurako bezteak bezela.

 

LARRETA.        Orrela eutzi bear diogu asaben legiari. ¿Zer esango luteke euzkotarrak ori egingo ez bagendu? lagako bagiño gizon mezdezlarieri erriya katetutzen?

 

LEKAND.        Esango luteke, makal batzuek gerala, galtzen ordez gonak jantzi bear genduzkenak. —Euzkadiko, obi guztiak zabalduko litzatekez, ta ertengo luke madarikazio itzalenak; asaben madarikaziuak. —Tantai uztel baten antzera iñauziko litzake Gernikako aritza; Aritz dontzua Aitorrek ipiñi zindun zauden lekuan, zure adar zendo ta orri berdearen itzalpian, euzkotarrak batu zitezen, laga zigun lege lokabetzua maitaturikan gordetzeko. —¿Zer balio dute gure bizi guztiak, eta zañetan daramagun odol nazte gabiak, zure edeztiaren aldian?

 

LARRETA.        Ondo esaten ari zera; lenago da azkoren ona, baten gurari zorua baño. —Gure ichaso orroitzuaren ur eriotzuak ikaratu ez dituzten goguak, ez ditu bildurtuko gizon gogaikarri batek.

 

LEKAND.        Ez zan Idartza orrelakua Kastillara jun baño len; an ikazi ditu orrelako zitalkeriak.

 

LARRETA.        Ez diyote bada emen ondo ertengo, Lunoko gañetik Aitorrek illargiaren bitartez, Jaungoikuari ezkiñi ziolako gure erriaren zortuona. —Lenago goiak beia joko du, bidagearen burditik lotuko gaituzten baño.

 

LEKAND.        Urrengo igandian ikusiko da zeiñ geiago geran.

 

LARRETA.        Zure aldetik izango nazu Lekanda.

 

LEKAND.        Eskerrik asko Larreta; beti izan zera zu, lagun ona eta aberzale zintzua.

 

LARRETA.        Banua bada, igandearte Lekanda.

 

LEKAND.        Ondo jun Larreta.

 

 

Bigarren irudia

LEKANDA (Bakarrik)

 

        Ez genduke bezterik bear, bidageak erriyen jabe egitea baño. —¿Zertako izango litzake eun guda jatzarretan gure aurretikuak ishuri zuten odola? —¿Zer egiteko gure batzar naguziak darabillen legegintza? goizetik gabera gizon zital batek menderatu bear bagaitu? —Erregeak emandako eskubidea daukala dio; erregeak gure artean eskubiderik baleuka bezela; ta iñori emateko guchiago. —A Idartza! Zu gabirau lapurra bazera, euzkotarrak, abendu egakoi erpa zorrotzak gerade; bazoko erpiñetan, bizi lekuak dauzkagunak eta zuk baño goragotik egatzen degunak. —Gure basoetako tantaiak eta Aitorren abenda, mundua beziñ zarrak dirade, ta edeztia, eguzkiaren argiya bezin diztariya; gauz ederrak dira auek aiñ errez galtzeko, ta ez dira galduko Lekanda bat bizi dan artean, Barrabas bera badator ere. —Ez du iñork esango Lekeitioko alkatea gogamakalti bat dala. —Norteko izar diztaritzua, bidaldu egidazu diztada batean zure ermetazun zendoaren zati bat, zure antzera ikararik gabe, egon nadin nere lekuan. —Atozte asabea gogoak, nere gogo aula indartzera. —Ekarri egidazute men egintz mireritzuen oroimena, naitazun aberriti dontzu batek, biotza gartu dakidan. —Nere Bizkaiko lurraren errai burnitzuak, eman egidazute zuen burni guztia, berarekin zaztadatu daiztan etzaien bularrak Aitorren abenda lenargitia, katien pishu aztunak azpiratuko dun baño len.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki