Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

BIZI MINAREN OLERKIAN

Joxe Anjel Irigaray

Ene kanta tristuraz jauntzirik heldu da

azalez eta mamiz

penaz ornituta,

 

nahi nituzke bizitzaren lau taupadak sendi

amodioaren saporea sakonki dasta

dantzan lotu

argisentiak eta ilunabarrak alaiki kanta,

bainan ezin

atsa zaut bilakatzen herra

                            auhena,

 

eta langarra ari duelarik

jendea tabernetan sartzen da

eriotz usainak iziturik

bakardadeak itota

zentzurik ezean,

dantza luzearen sokan lotzen

utsa osatu nahiean,

 

                          Eperlandako lamin eder hori

                          non zaude?

 

bainan bizitza ebatsi digute

eta herri-mina sustraiturik dugu sakon

ahul oroimena,

 

eta illun, uzkur

ez izatearen minez

                    oinazez

gure atsa mikaztasunez

intzirika goazi kantari

illunabarreratzen.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki