Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

JOAN-JINAREN LABIRINTOAN

Joxe Anjel Irigaray

        Egilearen laugarren poesia liburua den honetan, 1995 eta 2000. urteen artean sortutako poemak biltzen dira. Bidaiaren zentzuan harilkatuak bailiran: joanaren airean, jin-etortzearenean, bai eta, hondarrean, bi norabideetako labirintoa edota basamortuarenean ere; ateka gaitza bezainbat —ortzimuga zabal— askatu eta emankor dirudien eremuan.

        Olerkiei poesiaren lurralderanzko bidean loratu izanaren urrina darie.

        Azalean, Nikolas Lekuonaren Izengabea margoa doa; bertako pertsonaia askatasun eta eternitate zantzuez osatuxe dager, patupeko atsekabean gaisotua. Aire bertsukoa da, oraingoan hiri giroan, barnean doan Xabier Morrásen East London marrazkia. Hain zuzen, egoki txertatuak egileak ondu poemen munduan.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki