Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

OILARRAREN PROMESA

Joan Mari Irigoien

        Euskal narratiba, esaten denez, gure literatur jenerotan umezurtzena da. Izan ere, narratibak hizkuntza josi, aberats eta, era berean, asken eskatzeri du.

        Gainera, narratiba ona oso zaila izaki, osagarri asko behar baititu irudimena, errealitatearen jakitea, ideia orokorrak, giza-xehetasun bitxien esperientzia, etabar. Hortaz gainera, aipaturiko hizkuntza aberats baina flexiblea.

        Eta hona hemen nobela bat. Juan Mari Irigoien idazle gaztearen nobela lehena; lehena, bai, baina ez baldarra, oso eta aberatsa baizik. Irigoien narratzaile oso ona izan liteke, ez baita ihesbide edo adarretatik ibiltzen, gure gizaerrealitate nahasiari helduz baizik.

        «Oilarraren promesa» hontan, subjetibo eta objetibotasuna biziki ongi nahasten dira, azken urteotako Euskal Herriko hainbat fenomenoren irudi osatuz (hezketa baldar alienagarriak, konplejo eta frustrazio pertsonalak, gertakizun politikoen ustelkeria, gizadiaren ekilibrio orokorra interes ekonomiko salbaje eta zikoitzen menpera bihurtzea, etabar).

        Eta guzti horietatik, gure egoera larri baten egia sortuz doa. ber-sortuz, ber-itxuratuz, Irigoienen esku urduri eta trebeari esker.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki