Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ILARGI-LAPURRA

Felipe Juaristi

1

 

    Basoko animalia guztiek, handiak, erdipurdikoak eta txikiak deitu zituzten, gau hartan bertan, haritzen arteko soilgune batean, ur txuriko erreka ondoan egingo zen bilerara. Hartza izango zuten buruzagi, basoko animalietan indartsuena eta animaliena baita, eta hori dela eta errespetu eta begirune galanta diote gainontzeko guztiek, baita katunabarrak ere, animaliarik bakartien, erretxinen eta izutiena izaki; edo zapelaitzak, goi-goian hegan dabilen hegazti harrapari lagun gutxiko hark.

    Animalia guztiek, handiak, erdipurdikoak eta txikiak, ondo baino ederkiago babestuta zegoen leku hartara iritsi ziren: Bele beltz-beltza, basurde muturzorrotza, erbinude lotsagabea, zikoina moko eta hanka luzea, besteak beste; den-denak poz-pozik, bilera bat ezohikoa ez ezik, dibertigarria eta barregarria baitzitzaien guztiei.

    Bilerak, ordea, ez zuen aurrera egin. Horixe da egiazko egia. Bilera hastera zihoanean, hartz handia, bozgorailu eta guzti, hitz egiteko prest zegoenean, orduantxe konturatu ziren ez tela zeruan ilargirik ageri, eta hutsunea are nabariagoa ten bilduta zeuden guztientzat, gau hark, izatekotan, ilargi betekoa baitzuen behar.

    Isil-isilik geratu ziren animaliak zeruari begira.

    —Ez dago ilargirik —esan zuen katamotz begiluzeak.

    —Ez dago ilargirik —errepikatu zuten korukide baliraxe beste guztiek.

    Gertaera horrek edo, hobe esanda, ausentzia horrek animalia guztiak kezkarazi zituen, handiak, erdipurdikoak eta txikiak, hontza eta mozoloa izan ezik, gaurik ilunenean ere ederki ikusten baitute hegaztitxo horiek, eta ez zaie axola ilargia zeruan agertu edo ez agertu.

    Baina beste animalia guztiei inporta zitzaien oso. Ilargiaren lagunak ziren, orduak eta orduak eta orduak pasatzen zituzten gauero zeruko ilargiari so, nor bere ohatzean sartu aurretik. Orein negartiak urruma egin zuen era hunkigarrian, bere begi horiak nora zuzendu ez zekiela. Ántzarak, urduri baino urduriago, bere hegoak astindu zituen. Arratoi koldarrak ihes egin zuen beldurrak eta izuak eta ikarak janda. Zikoinak bere moko estuarekin zerua seinalatzen zuen, hango beztasun eskerga era horretan nabarmenagotu nahirik. Hartzak orduan bere txanda hartu eta esan zuen:

    —Hau oso arraroa da!

    Elkarri begiratu zioten, haien artean bildutakoren batek erantzunik ba ote zuen jakiteko. Baina baso hartako animaliek ez zekiten ezer. Ez ziren gertatzen ari tenaz jabetzen. Eta inortxok hitzik esaten ez zuenez, poliki-poliki, burua makurturik, denak nor bere etxera abiatu ziren, pentsamendua zeruan eta han falta ten ilargian jarrita. Gau hartan ez zuten lorik egingo, seguruenik.

    Hurrengo goizean, argia zabaltzen hasi zenean, azeriak, basoko animalietan aztienak, bazekien bisita izango zuela. Birentzako gosaria prestatzen ari ten lasai-lasai eta etxera zetorkiona nor ten ikusi zuenean ez ten harritu batere. Haren zain balegoxe portatzen ari ten.

    —Esnea kafe beltz-beltzarekin gustatzen zaizu? —galdetu zion azeriak.

    —Ez, nahiago dut kafe hutsa.

    —Zenbat azukre koskor?

    —Birekin sobera.

    Pinuzko mahai luze batera eseri ziren biak. Aspalditik ezagutzen zuten elkar, adintsuenak baitziren basoko animalien artean.

    —Zer gertatu ote da ilargiarekin? —galdetu zuen hartzak hasperen luze sakon baten ondoren.

    —Ez dakit, baina ikertu beharko dugu.

    —Horrexegatik hain zuzen etorri naiz nire etxetik bona.

    Esku ezkerra bizkarrera eraman zuen, mina balu bezala. Gero gaineratu zuen:

    —Gure hezurrak ez daude trosta handirako. Eta gu ere ez gata noski jostatzen ibiltzekoak. Bart zutaz hitz egin dugu arranoak, katamotzak eta hirurok, eta auzia zure eskuetan jartzea erabaki dugu. Zutaz beste inortaz ez gara fidatzen.

    —Biziki pozten nau zuen erabaki horrek, baina...

    Isildu egin zen ondoren. Isilune horrek, hala ere, ez zuen hartza kezkarazi. Ez berehala! Kutxarilarekin ari zen jolasten, kafean sartu eta gero ahora eramaten zuen, beroa ote zegoen jakiteko. Hitz egiten hasi zen berriro.

    —Norbaitek lapurtu duelakoan gaude. Ondo ordaindua izango zara lapurraren berri ekartzen baduzu.

    —Ez naiz sariaz arduratzen diren horietakoa. Bakarrik, ez zaidala iruditzen lan erraza izango denik.

    —Sariaren kontura itzulirik. Zenbat kobratu nahi duzu?

    —Begira, une honetan ez nago ezeren beharrean. Ondo bizi naiz, gauzak ezinobe joan zaizkit aspaldi honetan.

    —Bai, gure zoko honetara ere iritsi dira zure ikerketei buruzko albiste pozgarriak. Ez da baso honetan inor, zu baino ospetsuago denik, eta horrek zutaz harro egoteko motiboak ematen dizkigu. Badakigu ez dela erraza izango, baina ez dugu uste huts egingo duzunik. Zein da zure kezka?

    —Ez dudala ilargia maite. Tristea da. Ulertzen dut maiteminduak eta halakoak liluraturik egotea haren aurrean, malenkonia gaitzaz jota direnei barnekoa ere pil-pilean jartzea; baina jende alaiak eta osasuntsuak ez lioke begiratu ere egin behar. Azeriok, gainera, etsai dugu ilargia. Oiloetara joaten ginen garaietako hondar sentimentala dugu, antza. Dena den, ahalegina egingo dut ilargia edo haren lapurra aurkitzeko, nonahi dagoela ere.

    —Zure kontu, orduan?

    —Bai, nire ardurapean —erantzun zion Azeriak.

    Azeriaren baratza ikusmiratu zuen hartzak. Letxugetara, tipuletara, porruetara lerratu zitzaizkion begi zabalak. Berde-berde ageri zitzaion espazio hura, sortzen ari tiren eguzki printzek argitua eta inguratua.

    —Ez dakit noiz ohituko garen basoko biztanleok azeri barazkijale bat gure artean edukitzera. Oso bitxia da. Oso bitxia. Oso...

    Eta joan egin ten, pausu motelez, bere etxera.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki