Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ODOLBILDUA

Josu Landa

        —Indotxinara joateko asmotan nenbilen, lanerako jendea behar ei dute frantsesek han, baina hemengo poliziek harrapaturik naukate eta xantaiatu egin naute. Kartzelari ihes egiteko modu baharra hauxe jarri zidaten: zuen bandan infiltratzea haientzat lan egitearren.

        —Delinkuente arriskutsua zaitugu, beraz, poliziek hain harrapaturik baldin bazauzkate.

        —Ez txantxarik egin. Nik ez dut txibatoa bihurtu nahi —klinkada bakarrean sikatu zuen kopatxoa—. Polizia gainean dauzue, sinis egidazu, zuen urrats guztiak kontrolatzen dituzte. Niri dagokidanez, datu faltsuak emango nizkieke diru truke, eta kito. Ihesa antolatzeko behar dut.

        —Hoa poliki, nahastu egingo nauk bestela. —Mentxuk berriro bete zion edalontzia, eta bere mahaian utzi—. Ez zekiat ongi ulertu dudan, ez zekiat zer ulertu behar dudan ere. Zuk ulertu duzu, Santos?

 

 

        Josu Landaren lehen nobelako hariak 50etako urteetan korapilatzen dira, Nerbioi ibaiaren bazterretan, azpijoko makur eta ia zuribeltzezko irudiez.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki