Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

NIRE ESKUA ZUREAN

Mariasun Landa

        Orain, berriz, amak esaten du asko aldatu naizela. Beti bronka izan ondoren, noski! Eta aldatze kontu horrekin ez dakit oso ondo zer esan nahi duen, agian ez naizela lehenago bezain babalore eta sentibera, ze Irenek berak normaltzat jotzen baitu nire aldaketa eta heldu egin naizela esaten dio amari...

        Noizbait utzi beharko diozu mutilari bere kabuz ibiltzen!

        Eta orduan, ama ikaragarri haserretzen da. Irenerekin, esan nahi dut, bere lagun minarekin alegia. Baina azkenean, beti onartzen du Irenek esandakoa, Irene oso tipa majoa delako, beti nire alde agertzen dena gainera...

        Uste al duzu Xabi udalekuetara joateko gauza dela?

        Zortzi edo bederatzi urte nituen nik. Udalekuetara joateko amorratzen eta amak ezetz, txikia nintzela. Baina beti bezala Ireneri aholku eskatu behar eta Irenek zer erantzungo ote zuen zain...

        Horixe baietz! Eta gainera ondo etorriko zaio zugandik pixka bat askatzeko!

        Geroztik, beti jakin dut Irene nire alde egongo zela. Oraingo honetan ere, amak Ireneri deituko dio eta biak nire bila hasiko dira etxeratu ez naizela ikustean.

        Baina ez naute aurkituko, Anttonek bakarrik daki leku honen berri eta Antton Nafarroan dago.

        Zoritxarrez.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki