Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

MEMORY DUMP (1960-1990)

Mikel Lasa

13-10-69

Aresti

 

 

        Ezin dezakegu ahaztu Arestiren obra euskararen kinka larri batean azaldu dela, eta sentipen berri baten jaiotze momentuan. Dudarik ez dago gazteria berriak amesten zuen literatura Aranismoaren espresio bidetik ezin zitekeela etorri. Aranismoa sistema itxi bat zen eta zenbaiten begietan sistema bizia agertzen bazen, bere bizitasuna edo eboluzioa itxurazkoa zen, bere hedapena minbiziaren hedapen beldurgarria besterik ez. Hori hala izanik, eta ez dago dudarik hala zela, ez zen behar linguistika ezagupen handirik, beste bide bat, handik edo hemendik, bilatu nahi izateko. Batzuek, euskal idazle zaharrei eskatu zieten, besteak, instinto bidez, senez (menez ez bazen) bilatzen zebiltzatena. Idazle berri bakoitzak bilaketa hori askotan, eta zorionez, bere estilo pertsonalarekin nahasten zuen. Alde batetik hizkuntzari bide berriak aurkitu nahian, kreaziozko literatura nahi zutelako sortu bide batez. Gauzak horrela izan ziren bitartean, une batean bederen, momentu oso aberatsa izan zen, eta benetan sentitu genuen orduan literatura berri eta gazte baten esperantza ernegarria.

        Ene ustez, ikusmira horretatik ikusi behar dugu Arestiren obraren inpaktoa gazteriarengan. Haren bidea, soluzio pertsonal oso ona zen (eta oroz gainetik) bidezkoa. Funtsezko soluzio gisa. Hizkuntzari buruz eta literaturaren espresio bide orokor gisa ez. Eta horretan datza zenbait gazteren engainua. Bestalde, orduko soluzio guztiak personalak besterik ez ziren izan. Ezin zitekeen bestela.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki