Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

MEMORY DUMP (1960-1990)

Mikel Lasa

Zuhaitz handiak hanpusturik

daude eguzkipeko gelditasunean

Zelai zabaletan etzanik datzan jendetza

eguerdi osteko siestaren ametsa

desioz betetako sexu bat bezala

handitzen eta zabaltzen da

beste dimentsio baten bila.

Abaroaren unada zabala

zartaturik zegoen

alde orotarantz bere orratzak

hedatzen dituen giza ekintza urduriaren

izarrak.

Atsedena mila kolore nabarreko puntu

ordenatuek dute ezpidearen zeru sapaietik

zintzilikatzen.

Dena datza bere tokian geldirik, etzanik

sasi eternitate bat eraikiz.

Hau, hori eta hura

hemen, hor eta han daude

betirako giltzaturik, fixaturik, kokaturik

betirako iduri.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki