Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

URDIN ETA BURNI

Luis Mari Mujika

Adar narrugorri

 

 

Adarra

narrugorri.

Dardara

biotzari...!

 

Kixkal-bear berria.

Begia,

antsia,

neskaxtasun berdea

estutzen begia,

alako neskaxtasun.

garbidun,

zuria.

 

Betiko berde eskeiñia

begietan ikututako,

gaztetasun garbia.

 

Adar lodia

kimu ernai,

amaren errai

legun, ugaria.

Beida udaberri,

beida su gorritan,

beida narrutsik,

gozo

eguzkitan.

 

Adarra

Narrugorri.

Dardara

biotzari...!

 

Edertasun ta odolezko

begia,

(antsia,)

mozkorrezko

egarria.

 

Udaberria,

ni billaka,

ni antsika,

begirada

ederrean

utzita...

 

Adarrak, kimuak,

loreak, frutuak

—ustegabeko muxuak—

begian jaiotzen,

barru -ikaratzen...

 

Adarra

narrugorri.

Dardara

biotzari...!

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki