Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ENE JESUS

Ramon Saizarbitoria

        Dagoeneko egilearen beste bi nobelak ezagunak dituzun horrek, ezustekoa hartuko duzu seguru asko nobela hau irakurtzean. Askorentzat Saizarbitoriaren nobelarik biribil eta erakargarriena den honek, lehenengo orrialdeetatik harrituko zaitu.

        Izan ere, ohean mugitu ezinik datzan protagonistari ezinbestekoa zaio zure konplizitatea istorioari hasiera emateko. Behin eta berriro porrot egiten duten kontaketa-ahaleginetan, lekuko asaldatu bihurtuko zaitu. Alferrikakoa duzu istorioei jarraipenik bilatzen saiatzea, ez baitago, norberaren pasadizo mixerableak ezik, kontatzea merezi duen ezer. Eta guztiaren erdian zu, irakurle, ezinak etsita, begira.

 

M. J. Olaziregi

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki