Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

Ibon Sarasola

        Euskal estudioen artean, hizkuntzak eta literaturak sail bakar bat osatu dute oraindeino eta euskerazko liburuak batez ere hizkuntzaren estudioen lagungarritzat hartu izan dira. Horrela, obra horien estudio literarioa, estudio linguistikoa egiten zuten hizkuntzalari eta euskaltzale berberek egiten zuten, berez ez zegokien eginkizun batetan sartzen zirelarik.

        Baina literatura, kreatze lan den aldetik, arte da eta literaturaren estudioa kritika literarioak prestatzen dituen teknikaz egin behar da, instrumento egokiren laguntzaz baliaturik. Instrumento horien artean, fenomeno literarioa bere osotasunean endelegatzeko bidezkoenetatik bat, batez ere literaturaren historiar¡ dagokionez, literaturaren soziologia da.

        Tresna honetaz baliaturik entseiatu da I. Sarasola bere liburua egitera, euskal literaturaren prozesoaren linea nagusia adierazi nahiean. Osagarri bezala, eta liburua erabilkorrago bihur dadin, azken partean euskal literaturako idazle eta obra gehienen berri ematen da sistematikoki. Euskal literaturaz ezer guti dakikeen irakurlea parte hau lehenik irakurriz lehen partea hobekiago ulertzeko eran dagoke, liburuaren egiazko aberastasuna diren xeheak dastatzeko alor honetan arrotz ez izatea derrigorrezko kondizinoa baita.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki