Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

EUSKAL LITERATURA NUMEROTAN

Ibon Sarasola

Euskal literatura numerotan

 

 

        1.969 hasieran —«Jakin»en 34gn, alean— Ibon Sarasolak artikulu bat publikatu zuen «Euskal Literatura Numerotan» izenarekin, J.S. Martinen «400 escritores euskericos» liburua gaitzat harturik; egun argitaratzen dugun liburuaren hastapenak ziren haiek.

        Lan hau, euskal literaturaren zenbait alde kualitatiboari buruzko saio bat da, eta gure literaturaren hiru epe aztertzen ditu, epe hauetako literatur-produkzioaren eta idazlegoaren estrukturaren azterketa bat burutuaz. Azterturiko hiru epeak guerra aurrekoa, guerra ondokoa eta gaur egungoa dira. Liburu honetan —Ibon Sarasolaren begirada kritikoaren zehar— euskal literaturaren egituratzen historiko zehatz batetara eraman dezaken bide bat irekitzen da. Autoreak haragi gorritan eskeintzen dizkigu bere emanak eta lan honen ondorioak nola soziologikoak; hala politikoak edo literarioak ateratzea irakurlearen esku gelditzen da, edo ta bide honi jarraituaz aurreratu daitekean zenbait lanaren baitan. Metodo berri baten eskutik. Ibon Sarasolak eskeintzen digun euskal literaturaren ikuspegia aintzindari dugu gure letretan. Euskal Literaturaren hiru epez burutzen duen azterketaren ondorean, Ibon Sarasolak Euskara Batuaren egoerari dagozkion zenbait ondorio ateratzen du, euskara modernoaren hedaketa zabala eta sakona nabarmenduaz.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki