Urola Ibaian polizi elaberria dugu. Zestoan batez ere gertatzen da. Hango hoteleko bezero bat hilda agertzen da bere logelan. Eta detektibearen ahaleginak, noski, hiltzailea aurkitzera doaz.
Hasi irakurtzen eta berehala jakinmina sortuko zaizu. Irrika biziz ekingo diozu sarrasketa honen ikerketari.
Donostia inguruko eta Urola bailarako mendi, baserri, eliza, jauretxe eta itsasaldea ongi deskribatzen dira hemen. Ibaiak, Urolak, alegia, badu hemen bere protagonismo berezia.
Gai interesgarria, eta euskara garbi eta aberatsa aurkituko dituzu Imanol Zalduaren idazlan berri zoragarri honetan.