Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ZUMALAKARREGI: EDESTIARI BURUZ ZORTZI BERTSO-SALLETAN ERATUTAKO POEMATXOA

Joseba Zubimendi

VI

 

Orain Mina'ren adur izarra

jetxiaz dator itzaltzen;

ainbeste odol, ondapenakin,

ospege zaigu gelditzen.

Napar semea izanik

etzuan izan kupirik

bere anaiak zigortzen.

Mina'n izena Euskaleria'k

izki beltzez du oroitzen.

 

Liberalen buru-nagusi

gudatsein, dagon gizona,

Valdes, datorgu. Diotenez da

buruzagirik onena.

Pozik dago Zumala

ikusiz bera dala.

Au bai da beti dagona

esanaz, nunai ausiko dula

Españi etsai arrona...

 

Urte giroa otz dago oraindik;

elurra noiznai goitikan.

Aterpe on bat Amezkoa du

egotekotan geldikan.

Emen balarik gabe

ere beti da jabe;

ez dago iñun kezkikan.

Etsaia onuntz ausartzen ba'da

ez du izango onikan.

 

Bañan ez dauka luzarorako

lekuan atsedentzerik;

Buruntza igaroz, Valdes an dator

jarraituz bere atzetik.

Dena birrintzekoa

debilkiten gogoa!

Mina zitala zalarik,

bera bañore odol zalego

datozte biotz gaberik.

 

Amezkoatar sendi guziak

igeska ikaratuta,

bei, arkumeak, ardi, beorrak

al dan bezela bilduta;

aurrak lepo gañean,

janak saski betean,

etxeko tresnak artuta,

erozorian doaz uruti,

itxaropena galduta.

 

Oñaze latza ematen digu

amezkoatar jendeak...

Amoña zarrak, illobarekin

arintzen ditu nekeak.

Ara aurtxo txikia,

orain jaio berria,

negar gorritan goseak!

Gazteak itun, zartuak makal...

Orra gudaren kalteak!

 

Zumala'rekin andre zartxo bat

ona nun zaigun agiri;

semetxo batek laguntzen dio

eskutik bere amari.

—Zer nai dezu andere?

—Jauna: or ditut nere

beste seme bi, ta zuri

eska nai dizt beste au ere

artzeko zukin gudari.

 

Arritu zaigu gure gizona

eskaera au ikusiz;

eskertu dio amari bere

gogoa eta, errukiz,

dirutan sarituta

mutila artu du ta

gudariak ermo jarriz,

ama igaro du buruzagien

ospeak artu araziz.

 

Euskoak orain Eulate'n daude

gorderik arkaitz tartean.

Zumala aginduz banatu dira

mendi azpi ta gañean,

ibar eta zulotan,

inguru guzietan.

Anitz euskaldun danean!

Ta zai daudezte, Valdes ikusiz,

jausteko ausar betean.

 

Or dabil bera onutz-araka

baso tartean galdurik;

jatenik gabe, egarri-gosez,

ezin arkituz etsairik.

Zenbat ditu atzean?

Eta zenbat ertzean?

Ezin artu du itxurik!

Eta nona jo? Atzera? Aurrera?

An dabil atzipeturik!

 

Onuntza jota, usterik gabe,

ara zauritu sei mutil;

aruntztik beriz, bala zorrotzaz,

gaur dizkiote amar il.

Ageri ez dira-ta

nundik, orde, tirata?

Etsaia nundikan dabil?

Inpernutarrak al dira edo...

Au bai duala katramil!

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki