Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

EUSKAL MUTILLAK ARMETAN I

Franzisko Apalategi

San Inazio eguna

 

        Bazetoztik Logroñotik etsayak, iru salletan. Gure ezker aldera zaldizko sallak gu inguratzera. Gure eskuikoak zearka ; gure konpañi bat arrapatu zuten. Erdiko salla aurrez aurrez errira.

        Gu (gutxi; konpañi erdi edo) ostatu etxean. Logroño aldera. Ederki ikusten genitun nola zetozten. Gariak ¡ya mozteko zeudela, su eman zien. Kea izugarria soro ayetan.

        Guk, leyotan koltxoyak ipiñita, su egiten as¡ giñan. Uste genun seguru giñala. Norbait etorri zitzaigun esanaz : ¿Zer ari zerate ? Zuen batalloyak eta alde egin dute. —¿Bai ? ta Bai.— Goazen bada. Lenago errazioak artu genitun ta guretako batek baita ardo zar ontzi bat ere.

        Erritik ertetzerakoan zetozten ezker aldekoak. Amar miñutuz ez giñuzten erdian artu.

        Laxterka laxterka aldapa gora ; noizbait ere batalloya artu degu. Eskuiko kaballeria aurreratu zitzaigun. Sebastian'ek: Kuadro egin. Bai egin ere. Olatzagutin. ikasiyai eskerrak. Su; aguro itzuli ziran. ¡Ura burni otsa !

        Mendi gañean geratu giñanean, guk(ostatukoak) zatuak beteak ; besteak utsik. Sebastian'ek: Ardo tanta bat bai al dezute ? —Bai, jauna, bai. Ar beza ; baita. ogia ere. Artu zitun ta erreal bi eman zizkidan.

        Gu an gebiltzala izan ziran

        Zumelzu (Treviñoko burruka). 7'an.

        Billafrankan Carlos VII'k Fueroak juratu zituna.

        (Oraindik izan zan Naparroara expedizioren bat, bañan aguro itzuli ziran. Liberalak Donostira jende asko ekarri zutela ta.).

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki