Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

HAMAR MANAMENDUAK

Xabier Etxaniz Rojo

Susana, mesedez

 

 

«Ez diezu gogapen eta nahimen lizunei lekurik emango»

jaungoikoaren legearen 9. manamendua

 

        Autobus gidariak aharrausi egin du. Mikelek ikusi du gidaria aharrausika eta, segidan, berak ere egin du aharrausi luze bat. Aizak, ez hartu lo gero! esatekotan egon da baina ez da esatera ausartu. Hamar minutu baino ez dira Donostiatik atera direnetik eta Amsterdam urrun dago. Bidaia luzea gurea gero. Amterdam lekutan dago. Bere ondoko eserlekuko emakumeari so egin dio. Emaztea du. Emaztea du bai, baina une honetan, ondoan eserita egonagatik, urrun dago. Amsterdam bezain urrun. Izan ere, etxetik atera aurretik senar-emazteak haserretu egin dira. Elkarrekin haserretu ez, Susana izan da nirekin haserretu dena. Arrazoirik gabe. Mikelek ez baiteritzo haserretzeko nahikoa arrazoi poltsa bat etxean ahazteari.

        Amsterdamerako bidaia hasiberria da eta Mikelek errepidean iltzatu ditu begiak. Tarteka Susanari egiten dio so. Haserrea baretu den jakin nahi du. Susanaren begiak bilatzen ditu. Poltsa bat baino ez da izan, emakumea, ez dezagun bidaia izorra. txorakeria batengatik. Baina Susanaren begiek ez dute Mikelenekin topo egin nahi eta pentsamendua errepikatzen da, behin eta berriro. Etengabe. Obsesiboki. Ez dezagun bidaia ¡zorra txorakeria puta batengatik. Lehen baino lehen konpontzea hobe. Ez dezagun bidaia ¡zorra txorakeria puta batengatik. Susana mesedez. Baina Susanak ez dio so eg¡n nahi. Susanak ere begiak autobusa aurreratzen duten kotxeetan iltzaturik ditu, beren argi gorriek sorgindurik baleukate bezala. Ez dezagun bidaia izorra txorakeria puta batengatik. Harik eta Mikelen pentsamenduak ahora hurbiltzeko ausardia izan duen arte.

        —Susana...

        Mikelen pentsamenduak atzera egin du azken unean. Ez da ausartu. joder, ez dezagun bidaia ¡zorra txorakeria batengatik. Ez dira horiek izan, ordea, Mikelen hitzak. Eta Susanak, bere izena entzun duelarik, burua biratu du bere begiek Mikelen begiekin topo egin dezaten. Susanak ez du ezer esan baina isiltasun horrek ez du adierazi nahi erantzun ez duenik. Begiak mintzatu dira. Mikelek badak¡ orain, Susanaren begiradak argi asko utz¡ baitio, haserrea ez dela poltsa ziztrin bat etxean ahaztuta uzteagatik, bestelako arrazoiak egon badirela, eta luzerako izango dela. Joder, Susana, txorakeria bat besterik ez da. Mikelek badaki orain, esperientziak hala agintzen baitio, bidaia gogorra izango dela. Uste baino luzeagoa. Benetan, Susana, batzuetan jasaezina zara gero.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki