Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

BAZTERREKO AHOTSA

Ana Urkiza

Ezin zaitzaket aldatu

udaberri hori honetan

 

Negu gorriko

kale hutsetan barrena

besoa eskaintzen didazu

batzuetan.

Ilunabarrean

begi gris argietara soa lipar

ohe otzanari laztan zekena lapur

eta maite nauzula nik

ulertu nahi.

Noizbehinka

kunplitzen ote duzun

galdetzen didazu

zorrak kitatu nahian

eta itaunka erratu

umetako tiple-ahotsez:

-Zer gehiago nahi zenezake?

Horregatik denagatik

ezin zaitzaket aldatu

horregatik denagatik nago

hain urduri

    urrun

        egarri

            minbera

udaberri hori honetan.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki