Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

JENTILEN KRONIKAK

Karlos del Olmo

        Karlos del Olmo Barakaldon sortu zen 1958. urtean. Egun itzultzailea da Donostiako Udaletxean. Zenbait antzerki lan idatzi ditu: Elurrezko eskeletoa (2002), Aldi joana, Joana (Toribio Altzaga saria, —Euskaltzaindia eta BBK Fundazioa— 2000), Jon gurea, Parisen hatzana (Toribio Altzaga saria, 1998); umeentzako ipuinak: Innis Fodhla. Irlandako amonaren ipuinak (1995); eta hainbat artikulu aldizkari teknikoetan. Aurretik Muskizko ikastolan zein Gabriel Aresti euskaltegian irakasle lanetan eta Barakaldoko Antzerki Lantegi Iraunkorreko zuzendaritzan aritua dugu. 1993. urtetik landa Donostiako udaletxeko itzulizaile dihardu. Itzultzaile guztiak bezala, idazle, nahiz berak Borgesen modura «idazle baino, irakurle porrokatua» dela aitortu.

 

        Zer gertatuko litzateke egun mitoen bitartez baino ezagutzen ez dugun mundua bat-batean benetako bihurtuko balitz? Horixe jazoko zaio Gartxot gazteari. Gutxien espero duenean, ohiko bizimodua laga beharko du eta pertsonaia mitologikoz eta magikoz beteriko mundu batean murgildu. Amaigabeko bidaian, hainbat ezbehar eta jazoera zoriontsu nozituko ditu, baita kondairazko unibertsoan murgildu ere. Maitasuna, heriotza eta jakintza zaharrak bat eginda.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki