Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

HITZA HITZ

Jose Luis Alvarez Enparanza, Txillardegi

        Gaztetatik izan ditu Txillardegik bi goiburu,bere bizitzaren gidari: aberria eta euskara, eta batean nahiz bestean utzi du bere arrastoa, euskal literaturarten berritzailea izan  baitzen, euskara batuaren bultzatzaile eta egileetakoa,Ekin eta gero ETAren sortzailea...

        Zalantzarik gabe esan daiteke, Txillardegi dugula XX. Mendearen bigarren erdiko protagonistetako bat. Denadela, elkarri loturiko bi ardatz horiek ez ezik,beste alderdi interesgarri asko ere baditu Jose Luis Alvarez Emparantzaren izaerak: injinerua da, pianojolea, filosofiazalea, hizkuntzalaria... Prisma ugari horien pean nortasun aberats eta bizia suma daiteke, bihurri eta kontenta gaitza, pentsakor

eta ekintzailea.

        Joxean Agirrerekin izandako solasaldi mamitsu honetan bere bizialdi osoari egiten dio errepasoa, bere iritzi eta oroitzapenak kontatuaz ezertxo ere ixiltzeke, bere buruari inongo zentsurarik ezarri gabe.

        Aldeko nahiz kontrako sutsuak izan ditu Txillardegik, baina bai batzuek bai besteek onartzen diote zintzotasun intelektual osoa eta saldu ezinezko sintzeridadea.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki