Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ESAN GABE NEUKANA

Agurtzane Juanena

        Iletik heldu eta atzera tiratu dit burua norbaitek, aurrean daukadanak masaileko batzuk ematen dizkidan bitartean, eman ahalean. Durundio batean dauzkat belarriak.

        —Gauez jende gutxi ibiltzen da inguruotan, ez dira zure garrasiak entzungo...

        —Hori, hori, erantzi dadila!

        Eta gerrian lotua daramadan jertsea askatzen dit zakar.

        Begiak itxi ditut.

 

 

1975eko irailean atxilotu egin zuten liburu honen egilea, 18 urteko militante gaztea eta unibertsitateko ikaslea zela. Larriki zauritua irten zen handik, eta urte eta erdi behar izan zuen lesioak osatzeko. Barruko oinazeak askoz gehiago iraun zion ordea. Hain zuzen, hustu-behar horri erantzunez idatzi zituen oharrok, baina oroimen pertsonalari oroimen kolektiboa erantsiz, herri honen historian garrantzizkoa den zerbait konpartitu nahian.

 

Bi testu-mota uztartzen dira orriotan: batetik, komisariako gertaeren kontakizuna, egileak aspaldi idatzia, hasiera batean gaztelaniaz baina alfabeto grekoz, amak aurkituta ere uler ez zezan. Bestetik, hogeitaka urte igaro ondoren jositako oroitzapen eta gogoetak, kontaera gordinari arnasa eman eta norberaren esperientziari bestelako sakontasun bat eransten diotenak.

 

Hitz doi eta juxtuz askatu du Agurtzane Juanenak bere barrena, dramatismo nahiz sentimentalismo errazetik ihesi, literaturaren zintzotasunean bilatuz bere historiaren adierazpena eta pertsonen arteko ulermena.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki