Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

MOTXA ERRIYAN

Pepe Artola

        Iruditegiyak aurkestatzen du Donostian Biltoki Zarreko iruditegia. Azalduko da MOTXA baserritar ongi jantziyaren ichuran.

 

        ¡Au da lan bidia! ¿Zer egin bear det nik? Neri gertatzeko ez da asko au ere, Mari Iñasi ta biyak elkarrekin atera gera goizian baserritik, emen festak ikusteko asmoan, alai ta pozez, gazta, arraultz eta sagar batzubek otarran ditugula, ausoko Pellipe-ren alaba emen nola serbitzen dagon, ari emateko asmoan.

        ¡Emengo edertasuna! ¡Jesus! Bada ikusgarriya franko. Kale kantoi batian adiskide bat billatu degu ta arekin berriketan ari gerala, pru pru egiñaz uste gabe etori da alako artomutilla edo kurpill asko dituben gurdi aundi bat eta zart, jotzen nau zayatzian ta txamarretik zintzilik an eraman nau ainbeste birian; burrundarakin usiatu ditu guziak; uste det oraindik segitzen ditala, bada an zakabanatu gera, eta ez gera geyago elkar ikusi: ¡Mari Iñasi gajuak zer egiñ ote du! Nik ikara pasatziagatik sartu naiz ardo piska bat eratera, eta andik atera naizenian jiran asi naiz eta ikusi det geldirik dagola plazan len bezelako artomutill aundi bat; neri iruditu zait lengua bera zala, eta kolkotik aterarik sagar panpandoja aundi bat, tira diyot artzaren larruz jantziya zegon gizon arri, ain indar aundiz, non jo detan begi onduan, eta miñ

egin ta bezela utzi det; onduan etorri zait zelatari bizar aundi bat, eta besotik elduta arrastaran arturik diyo: Benguste segiro.

        Nik esan diyot:

 

                            Otso larru con gurdi

                            zarrazt a mi bulkar

                            de la kolko mantzana

                            nik artu ta tirar;

                            sin querer begi ondo

                            has hecho yo pegar

                            no culpa tener nara

                            a mi no castigar.

 

        Arrastaran eraman nau arkupeko leku batera, eta an jaun ayetako batek esan dit euskera garbiyan, ea zer gertatu zaitan, eta nongua naizen; nik kontatu diyot guziya garbi, eta bizkarrian eskuakin joaz esan dit:

        —Aizkiria, ez eztutu, ori ez da ezer— eta arrazoya esaguturik barkatu egin dirate.

        ¡Bai gizon ona uraxe!

        Nere poza arrekiñ abiyatu naiz kantari, eta bertso au berari bota diyot:

 

                            Eskarrikasko jaun on

                            prestu ta leyala

                            banekiyen euskaldun

                            onak badirala

                            estimatutzen diyot

                            eziñ esan ala

                            neregatikan egin

                            duben egiñala,

                            Jainkuak osasuna

                            eman dezayola.

 

        Farrez, farrez, esan dit: Aizkiria, zuaz eta umore onari kontu egiñ.

        Ni ere oso pozturik abiyatu naiz nere atxua billatuko ote detan asmoan, eta argi pilla bat ikusi det eche aundi batian, eta gizon bati galdetu diyot:         ¿Zer da ori, inpernuba?

        —Ez, ori da kapeteriya,

        —¿Kapeteriya?; bada onera ezkero progatu bear degu bada ori ere; sartu naiz barrena. ¡Mutillak, ura jendien emana!, bazan ginbela naikua an; naiz aurre aurreraño eta eseri naiz deskantsu onian emakume lodi, aberatz bat eta beste jaun baten onduan. ¡Ura usaí gozua!, gure Mari Iñasik bañan obia botatzen zuben lodi arek; ontan oju bat egin det: ¡eup!... eta etorri da gizon begi oker bat buru utzik eta mantal zuriyakin, eta diyo:

        —¿Zer nai du?

        —Kapia...

        —¿Zenbat?

        —Picherdi bat.

        EkaRri bitartian asi naiz kantari doñu ederrian, beriala ingurutik asi zaizkit sist,... sist... egiñaz, zeñek egiten ote ziran begiratzeko altxatzeruakuan jotzen det aldameneko maya ¡zanba!, bota ditut ontzi guziyak, zikindu zan señora lodi ura, gizonak bastoya altxatzendu ni jotzeko asmuan ta ni berari eldutzera nuala, artu det anka azpiyan señora ura, denak zutik jari dira, bestiak burruka zalako itzuli, ango ontzi soñu ta karrasiyak. Ontan etortzen da pinche begi okerra, eltzen dit lepo zamarretik eta kapia artu gabe arrastaran atera nau kanpora eta zelatari batek eldurik eraman nau beriro plazako zulo artara: birian zeladoriak esaten ziran bestia, bestia, eta nik niyon, bai bestia; len bat eta orain bestia.

        Lengo jaun euskaldun arek berak, ostera diyo:

        —¿Orain ere emen zera?

        —Ez nuben nai, bañan ekarri naute, eta kontatu niyon beriro nere gertaera.

        —Gizona, gizona, kontu piska bat bearda izan, eta ostera barkatu egin ziran.

        ¡Bai gizon ona uraxen! ¡Euskalduna izan! Farrez esan dit, ongi ibiltzeko kontuz, eta pakian festak ikusteko.

        —Bai jauna, ba, ta beorri gure baserri aldera etortzen bada errege bezela maitatuko degu.

        Gero ala diyo:

        —Aiskiria, zu euskalduna zeran alderik, joan bear zenuke biltoki edo teatrora, an euskerazko puntziyuak egiten dira.

        —Bañan, Mari Iñasi billatu bear det lenbizi.

        —Agiyan an bertan izango da; eta tori esanaz, berak eman dit txartel au (jendiari erakutziyaz). Jaunak, erdiya emango niyoke nere atxua non dan erakusten naubenari. ¡Gajo ura agiyan nere billa ibilduko da! (eserita daudenari).

        ¿Beok ez aldute ikusi emen emakume bat buruko mototza ta abarkarekin? ¿Beok ere ez? Oju egitera nua ea zokoen batetik erantzuten duben. (ojuka) ¡Mariñasi!... ¡Mariñasi!...

        ¡Bai sera! Jaunak, nondik joaten da orrera...

        ¿Eta non egiten dute euskerazko puntsiyo ori?

        ¡Motellak, badago jendia ementxen komerianten zai, eserita deskantzuan lasai. ¡Nik ere orrera joan bear det bada, arrano pola! (ojuka) ¡Mariñasi!... ¡Mariñasi!...

        (goitik) Zer, emen naiz.

        —Ara. Aufa mutillak; ajola gutxi oraiñ neri! Emen dagon zulo au izango da orrera joateko atia; aguro sartuko naiz bada. Ariyo jaunak...

 

        (Apuntatzallien concha-n buruz bera sartzen da, eta etortzea da Biltokiko zaitzalle edo akomodadoria, ark beso ondotik eldu ta eramatendu barrena).

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki