Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ITSASOA ETXE BARRUAN

Harkaitz Cano

        Jorge sinetsita zegoen bere etxeko sukaldea itsasoa zela. Sukaldeko horma zuria eta urdina zen: urdina erdiraino eta zuria hortik sabairaino. Horregatik sartzen zen beti Jorge sukaldera gosaltzera urpeko betaurreko eta guzti. Sinetsita zegoen etxeko sukaldea ozeano bat zela, bere ur gazi, bere irla eta bere itsasontzi piratekin.

        —Itsasora noa —esaten zion bere aitari, eta orduan denek zekiten Jorge sukaldera zihoala.

        Sukaldea zen beretzat itsasoa. Sukaldeko horma, erdiraino urdinez margotuta zegoena. Jorgek zapatak kendu eta urpeko betaurrekoak janzten zituen itsasoan murgiltzeko. Hantxe ibiltzen zen zabuka, busti gabe, bere itsaso partikularrean. Sukaldeko horma urdinean arrainak margotzen zituen errotulagailuz. Eta udan hondartzan aurkitutako itsas karakolak eta itsas izarrak sukaldeko zoruan uzten zituen. Sukaldeko zorua zelako beretzat itsasoko hondorik hondoena. Eta itsasoko hondorik hondoenean egoten dira itsas karakolak eta asas izarrak.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki