Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ONGILLEAREN SARIYA

Bitor Garitaonandia

Lenengo atala

 

        AGERTOKIAN.- Gela-nagusi eder egoki bat; atzean ta bi aldetan ateak: Egillearen ezker-aldeko atea izango da Imanol'en lo-gelakoa.

 

 

Lenego agerraldia

Ines ta Joxepa

 

INES. (Etxerako janzki apaiñaz; exerita, nekatuta bezela.) ¡Ai au lana!

 

JOXEPA. Ez dezu bañan orenbesteraño estutu bear: ¡Geyegi egiten dezu!

 

INES. Ez dago geyegirik. Aita da, eta bere osasun-alde al-detan guzia egitera beartua nago.

 

JOXEPA. Bai... orrela da: bañan, berenganako ardurak zerori gaixotu bear zaitu.

 

INES. Poz-pozik artuko nituzke gaixotasunak, nere aitatxo sendatzearen.

 

JOXEPA. Sinisten det. ¡Aingerutxo bat zera zu!

 

INES. Ez dago aingeru izan bearrik. Alaba izatea naikoa da, nere gogo ta al guziak aitaren alde jartzeko.

 

JOXEPA. ¡Gaxoa!

 

INES. ¡Gaxoa, bai, gaxoa! Egunetik-egunera indargetzen ari da, ta ez dakit nola aterako dan eritasun onetatik.

 

JOXEPA. ¿Nork daki? Sendagillea laister etorriko da, ta esango digu zer deizkion.

 

INES. Sendagilleak esan bearrik ez det. (Zintzarri deya.)

 

JOXEPA. Bera ote da? (joaten da atea irikitzera.)

 

INES. Illun ta atsekabez arkitzen da gaur nere aita!... Zerbaitek arduratzen du!... ¿Zer ote da?... Ez da ba izango nere erruz!

 

JOXEPA. (Atetik.) Ixidor jauna, ta bere izeba.

 

INES. Sartu ditezela. (jeikitzen da.)

 

 

BIGArrEN AGERRALDIA

 

        Lengoak, Karmele ta Ixidor.

 

 

KARMELE. (Atetik.) ¿Bada baimenik?

 

INES. Aurrera. (Joaten da Joxepa.)

 

KARMELE-IXIDOR. Arratsalde on.

 

INES. Baita zueri ere.

 

IXIDOR. ¿Zer diozu nere amesgai maiten orrek? (Laztanki ta maitekor.)

 

INES. Ondo, ¿ta zu?

 

IXIDOR. Txit ondo.

 

INES. Alaitzen naiz.

 

IXIDOR. (Karmele aurkeztuz.) Nere izeba.....

 

INES. Atsegin zait ezagutzea.

 

KARMELE. Eskerrik asko. Sarritan itz egin degu zutaz, bañan, gaur arte ez det izan zu ikusteko zoririk.

 

INES. Ez da errez ni etxetik kanpora ikustea; bada aspaldi ontan ez naiz ateratzen eleizara baizik.

 

IXIDOR. Bai: neke asko daramzu aldi ontan, gaxu orrek.

 

INES. Ta... onela geranian, pozik.

 

IXIDOR. Ta, ¿nola arkitzen da aita?

 

INES. Exeri zaitezte. (Exertzen dira.) Ba, aita gaxoa... gaizki arkitzen da.

 

KARMELE. ¿Ain gaizki?

 

INES. Bai anderea. Jeikitzen da, bañan geroago ta indar gutxiago du.

 

IXIDOR. Arrisko aundikoa da, izan, biotzeko miña, bañan geldiro geldiro gogortuko da.

 

INES. Obe litzake. Ta zuk: ¿ba-aldezu aitaren berri?

 

IXIDOR. Gaur goizean artu det idazki bat.

 

INES. Ta ¿zer dio?

 

IXIDOR. Atsegiñez irakurri dituala izebak bialdu dizkion zutazko berriak, ta orrela izanik ez degula eragozpenik izango.

 

INES. Alaitzen naiz; ta (Karmele'ri) zuri eskerak.

 

KARMELE. Ez dezu eskerrik eman bearrik. Agirian daude zure ontasun ta izakera goragarriyak.

 

IXIDOR. Bere arpegiari begiratzea baño besterik ez dago.

 

INES. Zuk esateko ez da asko (Irri-parez.)

 

IXIDOR. Ez da asko, ez: nere mingañak esan ditezken onespen guziak... urri gelditzen dira zure izakeraren aurrean.

 

INES. Loretegiren batetik zatoz, noski.

 

IXIDOR. Bai, ta lore gabe etorri bear; zuri egokitzen zaizun likurtadunik arkitu ez detalako.

 

INES. Lotsatu bear nazu, Ixidor.

 

IXIDOR. (Karmele'ri.) ¿Ez al da egiya, izeba?

 

KARMELE. Bai; ala da: ta zuen alkarganako maitasunak asko postutzen nau.

 

INES. Eskarrikasko. Ta (Ixidor'i)        ¿Laister biurtuko al-da aita?

 

IXIDOR. Nik uste det illebete baño len etorriko dala. Sei illebete dira etxetik atera zala, ta orain zortzi egun eldu zan Amerika'tik Londres'era.

 

INES. Badet ezagutzeko gogua; bañan, bildur naiz nere aita ezagutzeko astirik izango ez ote duen.

 

KARMELE. ¿Zer bada?

 

INES. Gaizki arkitzen da, ainbeste egunetan bizi izateko.

 

IXIDOR. ¡Ixilik zaude!

 

INES. Bera ere bildur da: bada, beti ari da esaten, bera il baño len ezkondu bear nukela, umezurtz eta bakarrik gelditu ez nadin.

 

IXIDOR. Ba, orretaz ez du zure aitak buru-autsi bearrik. Zu etzera iñolakoz bakarrik geldituko.

 

INES. Eskerrik asko.

 

IXIDOR. ¡Esatea ere!

 

KARMELE. Jakiña da, Ines: Gu erri ontan arkitzen geran artean etzera laguntza gabe geldituko; ta emendik aurrera, etxea artu degun ezkero, emen izango gera geyenean.

 

INES. Eskartzen zaituztet.

 

JOXEPA. (Atea irikiz.) Sendagille jauna.

 

INES. (Karmele ta Ixidor'i.) Azketsi. (Jeikitzen da.)

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki