Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

IBAIAK ITSASOARI.

Patxi Ezkiaga

  Soldadu eta marinelak, ermitari eta erregeak. Nork bere mundura eramango zaitu. Mundu horretan zure esku geldituko da gauzak imajinatzea, zure esku geldituko dira espazioa eta denbora, eta zure nahiaren arabera mugituko dituzu ibaiak, zuhaitzak, irritsak eta eguneroko demonioak.

  Une zoragarri batez bizitzaren monotonia antzaldatzeko aukera emango dizute.  Kontakizunaren ispiluak lurralde berrien aurpegia erakutsiko dizu. Haatik, arretaz begiratzen diozunean, zure bihotzaren barruko mundua dela ohartuko zara. Eta orduan, zuri ere, ipuin-kontalari izateko gogoa etorriko zaizu eta, zure saioa egin ondoren, poeta zahar batek esaten zuena esango duzu: «Gaua amaitu da, baina nire istorioa oraindik ez da bukatu. Nola botako diot errua gauari?»

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki