Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

EUSKALERRIKO SINODUA

Jose Maria San Sebastian, Latxaga

ITZAURREA

Latxaga

 

    Gaia berexi berexia daukagu. Gai ortaz ez da ezertxore idatzi. Nunaiko Elizarentzat garrantzi aundia daukala garbi dago.

    Elizaren aldetik, gaurko giroari, nolabait erantzuna emateko, Sinodua bide egokia dugu. Euskalerriko kristau etorkizunari begiratuaz, berriz, Sinodua bearrezko gauza deritzait. Baina Eliza, alderdi ontatik, gure artean, eztulka lo daukagu. Lan au egitera, bi asmo nagusiak bultzatzen naute. Batetik, Elizaren etorkizuna, bear bezala antolatze arren, eta bestetik Euskalerrian sinismena nundik nora dijoan jakiteko biderik egokiena bezala, agertzen zaigulako. Eliza, nun dagon jakiteak eta nora dijoan galdetzea ez da txarkeria.

    Gainera, gaurko egunean, Elizak garaiko ta lekuko oztopoak arkitzen ditu. Erantzun jatorrak aurreratzea, mesederik aundiena dugu. Nere aldetik ikusitako buruausteak asko dira eta aipatuko ditut; besteak, batez ere irakurleak, lerroa luza beza. Aipatutako gaiekin beste berri asko astintzen dira. Ba dakit oso ondo, Sinodua ez dala gizon baten lana, Elizarena baizik, baina norbaitek zirikatu bearko ditu bazterrak.

    Elizbarrutiko Sinodua bearrezkoa dala ikusten dugula, beste gaia datorkigu burura: «Noizko Euskalerri osoko Sinodua?». Alderdi ontatik ere ba dugu zer esan bearra. Ematen zaigun aukera ezin dugu galdu. Sinismena sartu ezkerotik, Euskalerriko Sinodorik ez dugu izan. Orrek ere zerbait esan nai du.

    Euskaldunak gauza batzuetan ain aulak ibilli gerala, ona da jakitea. Sortaldeko Elizetan, Sinoduak, Elizaren kurpillak bezala erabilli dituzte.

    Nere biotz barrenean, gogo bizi bat daramat: Euskalerriari, Sinodouari buruz, liburu bat eskeintzea.

    Bi galdera nagusiei, nere erantzun osoa eman nai nizkieke: Nolakoa dan Elizbarrutiko jokabide nagusia bat, eta bestea, Euskalerrian nolako erantzun bizigarriak erabilli bearko genituzkean.

    Sinodua aipatzen dugula, nai ta naiez, Euskalerri eta Elizaren giroa ikuitu bearko genituzke.

    Gaia, guztiz zailla aukeratu dugu, baita berri berria. Noizbait eta nolabait aipatu ta aizatu bearra.

    Nola idatzi? Erriak ulertzen duen euskaraz: alkarrizketan, erriko apaiz batek egiten duen bezala. Asmo garbiak agertuko ditugu, baita iritzi soillak. Itz errexak billatzen saiatuko gera, baita argitasuna.

    Mesede bat egiteko asmoakin ari gera lanean. Goibelak astintzen ditugula, Eliza eta Euskalerria aterako dira garaille.

    New York irian daude idatziak lerro auek.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki