Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

GARTZELAKO ATEAK

Maria Teresa Sesé, Maite Lazkano

Sarrera

 

Joxe Joan Txabarri

 

  Txillardegi adiskideak bideraturik etorri zitzaidan joan den udaberrian María Teresa Sesé idazle oparoa.

  Orain arte bere idazlan guztiak espainieraz eginak baditu ere, azken urte honetan euskara ikasi duenez, bere orain arteko lanekin hautsi nahi du eta inolako mugapenik gabe euskaraz idatziz, bere benetako nortasuna azaldu.

  Eskuartean duzun ipuin-sorta hau, beraz, María Teresa Sesé-ren euskarazko lehen lana duzu. Euskaldun berria da bera eta urteetan zehar idatziz hainbeste landu duen mundua, giroa eta gaia euskaraz eskaintzen dizkizu.

  Beraz, Maria Teresa Sesék MAITE LAZKANO izan nahi du aurrerantzean eta bere jatorrizko Bizkaiko lurretan murgilduz, bertako biztanleriaren hizkeran idatzi.

  Maite Lazkanoren lehen lan hau moldatua izan da euskara errazera. Horrela, hirugarren maila egin eta mintza praktika taldeetan ari diren ikasleentzat egokitu egin ditugu. Ikaslego horrek sarritan eskatzen ditu lan errazak, beraiek irakurtzeko modukoak eta irakurgarriak gertatuko zaizkienak. Horietako bat duzu, irakurle, eskuartean.

  Gaiaren aldetik ipuin hauek sentimendu-maitasun-erotismo mundukoak dituzu. Euskarak alor horretan duen egarria asetzeko tantan batzu direlakoan. Ipuin- eta nobela-modu hauen balio literarioaren inguruan eztabaida ugari eman da munduan zehar, orain, euskarak ez du horrelakorik ezagutu bere literaturgintzan.       

  ELKAR argitaletxeak sail berri bat irekitzen du lehen ale honekin eta denok MAITE LAZKANOk sail berri honi garapen zabala emango diolakoan gaude.       

 

Donostian, 1981eko martxoan

       

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki