Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

SAGARDOAREN GRAZIYA II

Ramon Artola

  Ramon Artola Larrañaga (1831-1906) Tolosan jaio eta Donostian bizi eta il zan bertso-jartzaille ugaria degu. Beraren bertso-sorta edo antolojia batek eman zion asiera Auspoa Liburutegiari, 1961 urtean eta Sagardoaren graziya izenburuarekin.

  Gaur, berriz, beraren bertsoen bilduma osoa, edo aal dan osoena, eskeintzen degu. Baiña leenengo liburu artako bertsoak ere emen dijoazen ezkero, izenburu berdiña ezarri diogu, bigarrena dala adieraziz.

  Ramon Artolak ipui asko ere moldatu zituan bertsotan; erderazko fábulas alegia. Oiek 1995-an argitaratu zituan Auspoa-k, 227 eta 228 zenbakiarekin.

  Bertso bikain, dotore, garbi eta errikoiak dira Artolarenak. Bilintxen laguna izanik, onen kutsu eta eskola zeukala dudarik ez da.

  Euskal idazle-talde saiatua osatu zan Donostian, XIX mendearen bukaeran: Artolatarrak, Manterola, Iraola, Soroa, Arzak, Lopez-Alen, P. M. Otaño, Ganboa, Berroa, S. Irure, Kasal Otegi, Gelbenzu, Alzaga eta abar. Talde ori eta beraren lanak ez dira ezagutzen. Liburu au izan dedilla aiei diogun zorra kitatzeko aletxo bat.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki