Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

USTE GABEAN (BILDUMA OSATUA)

Manuel Matxain

  Manuel Matxain (1916-1999) Aieteko Txabola etxean jaio zan. Donostiarra genduan, beraz. Ala, beraren izena Gipuzkoako iriburuak eman dituan bertso-jartzailleen zerrenda luzatzera dator: Bilintx, Ramon Artola, Iraola, Arzak, S. Irure, Pepe Artola, Segundo Kalonje eta abar, oietako batzuk Donostian jaioak ez izanagatik, bizitzarik geiena bertan egin zutelako.

  Matxain 1963-an asi zan bertso jartzen, eta ogeita amar urtean etzuan langintza ori eskutik utzi, bitarte ortan eunka eta eunka bertso papereratuz.  Beraren bertso-bilduma eskeintzen diogu gaur irakurleari. Ez da agian oso-osoa izango; baiña bai aal izan degun osoena. Ia milla eta berreun bertso dituana.

  Aietear ura bertso-jartzaille bikaiña zan. Bertsogintza dotorea eta euskera garbia zuan. Gizatasunez jantzitako saillak eskeintzen zizkigun, oso gai ezberdiñak erabiliz eta garai artako testigantza egiñez. Ala, bertso-bilduma au orduko gizartearen ispillu edo kronika biurtzen zaigu.

  Gaurko liburu au, gizon umil eta alai, biotz oneko eta leial bati zor diogun altxorra da, beraz.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki