Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

USTE GABEAN (BILDUMA OSATUA)

Manuel Matxain

Kezkati nago

 

Gaur, adiskide maitea,

jotzen det zure atea,

sail eder ontan bertso auentzat

nai nuke tartea.

Ontzi aundi bat betea

malkotan badet botea,

ikusirikan darabilkigun

jokera torpea.

 

Kezka bat daukat nerekin,

zer gertatu da gurekin?

Erri au ola nola jarri dan

lenago zanakin?

Burrukari gogor ekin

anaiak anaiarekin,

asi bai baiña nola bukatu

Jaungoikoak jakin!

 

Zergatik ainbeste antsi

ta jendea lutoz jantzi?

Orain biziak ez ote dauka

len ainbat garrantzi?

Lantokiak asko itxi,

jendea kalean utzi,

bide ortatik erriarentzat

itxaropen gutxi.

 

Emen dauzkagun larriak,

geronen kulpaz jarriak,

gauza onikan eztu ekartzen

egoskorkeriak;

txuriak eta gorriak

artu ditzagun neurriak,

beti pakean bizi ditezen

gizon da erriak.

 

Burrukak utzi ditzagun,

gero itzegin sosegun,

gu euskaldunok gizon gerala

azaldu dezagun.

Lanean gau eta egun,

alkarri egiñaz lagun,

erri eder au merezi duan

maillan jartzen degun.

 

Nik esan dizutet klaro,

gaur oso kezkati nago,

gizonak emen gabiltzalako

nastuta zearo.

Jauna, egizu anparo,

erria premian dago,

bestela emen ezta izango

pakerik geiago.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki