Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

KATU GUZTIAK EZ DIRA GAIZTOAK

Enkarni Genua

  Behin batean, etxe txiki baten gelan, xagu asko bizi ziren. Haien artean Azken eta Putz. Bizkiak ziren eta beti elkarrekin ibiltzen ziren. Iluntzean, denok poz-pozik kanta eta dantza egiten zuten.

 

  Gela horretan, Marramiau katua ere bizi zen. Bazter batean, sutondoan, egoten zen lasai-lasai, gehienetan lo egiten.

 

XAGUAK: Xagu txiki xagu maite,

  zulotxoan gorde zaitez.

  Xapik ikusten bazaitu,

  kris-kras jan egingo zaitu.

 

  Ez nau jango...

  Jango zaitu...

 

XAGU AMA: E, umetxoak! Lo egitera joateko ordua da. Bizkor, denak ohera!

 

  Hura aditu bezain pronto Azken eta Putz aulki baten atzean ezkutatu ziren. Beste guztiak protestaka hasi ziren.

 

XAGU BATZUK: Oraindik ez...!

  Oso goiz da.

  Logurerik ez daukagu!

  Beste kanta bat abestuko dugu.

XAGU AMA: Bai zera! Muxu bat denei. Muaaaa! Eta lotara.

XAGU GUZTIAK: Beno.. . agur amatxo! Muxu bat...!

 

  Denak joan zirenean, Azken eta Putz euren ezkutaketatik atera ziren.

 

XAGU AMA: Zer ari zarete hemen? Handienak eta okerrenak.

AZKEN: Ama, lo egitera joan baino lehen ipuin bat kontatu behar diguzu.

PUTZ: Hori, hori. Ipuin polit bat.

XAGU AMA: Ados! Entzun ondo! Behi batean katu bat zen. Katua beltz-beltza zen eta oso gaiztoa. Eta bla bla  bli bli bla bla bla... Horrela bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila gure herriko plazan. Eta orain muxu bat eta... ohera!

AZKEN: Eta afaldu.. . zer?

PUTZ: Hori, hori. Afaldu... zer?

AZKEN: Gose handia daukagu.

XAGU AMA: Ez dago ezer jaterik. Lo egiterakoan gosea pasatuko zaizue.

AZKEN: Eta hor... Begira amatxo. Gazta handi bat dago.

PUTZ: Eta sua.

 

  Eta bi sagu haiek katua zegoen lekurantz hurbiltzen hasi ziren.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki