Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

LABARTZARI AGUR

Jose Luis Alvarez Enparanza, Txillardegi

  Antton Ihartzegarai, 17 urtez espetxean egon ondoren, irten da azkenik Valcorneja de Cepedillako presondegitik eta sorterrira dator, Labartzara, bere arreba Ixaskunekin batean. Ez du lehenari loturik egon nahi, baina ez du aurrera begirako asmo berezirik ere. «Bidaia kontra-kronologiko» baterako plana egin zuen barruan: aurretik ezagututako leku, jende eta esperientziak berriz bizitzea, tokiak bisitatuz, uneak oroituz.

  Maitasun-istorioak, borroka-ekintzak, haur garaiko bihurrikeriak eta era guztietako pasadizoak kontatuko dizkigu protagonistak, gaur egungo bere zalantza existentzial, gertakari lazgarri eta eztabaida politikoekin tartekaturik.

  Eleberri bizi eta ausart bat egin du, beste behin, Txillardegik, estilo arin eta azkarrez idatzia eta, aldi berean, zer pentsatua ematen duena, bere nobelagintzako alderdi hausnartzailea eta abenturazalea bat eginik.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki