Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

PRIXKITA

Jose Maria Agesta, Luxemendi

PRISKITA

Jos-irudia egintza bakarrian

 

  Iruditegiak irudikatuko du sala bat ederki jantziya. Erdiyan mai bat On Martin eserita eskribitzen ari dana... Josetxo silla batian eserita eta On Pantxo zutik gazeta bat ezkubetan dubela... eta txapela jantziyarekin.

 

I

On Pantxo, On Martin eta Josetxo

 

PANTXO. Nik uste det garbi eta ondo dagoela jarriya. Aitu zazute: ?Lengo gabian kale naguzitik azi eta plaza aundiya bitartian galdu da txakur txuri eme bat, ingeles kastakua, ipurdi kankarrian mantxatxo beltzarekin eta Priskita izena dubena. Kale naguziyan berrogeigarren zenbakiyan bigarren bizitzara ekarritzen dubenari emango zaio propina ederra?.

 

JOSETXO.- Aita, gauza bat aztu zaizu jartzia

 

PANTXO.- Zer?

 

JOSETXO.- Beriala kosk egiten dubela.

 

PANTXO.- Ez da jarri biarrik. Beriala konturatuko da billatzen duena.

 

MARTIN.- Eta... zeladoreik ezin ikusi duela; batez ere belarrimotzak baldin badira.

 

PANTXO.- Ori ez da arritzekua. Baña okerrena da badirala iru egun gazetak dakarrela gauza au, eta ez dala iñor azaltzen txakurrakin.

 

MARTIN.- Agindu zazu lenbiziko aldian jarritzeko letra aundiyarekin. Baña onena da itxogotia.

 

PANTXO Pantxo. Eta ez baldin bada azaltzen?

 

JOSETXO.- Itxogon oraindik gehiago.

 

PANTXO.- (Asarre). Bai, ziriña! Zubengatik galdu leizke munduko zakur guziyak. Ez dezu eztamauko zulo txikiya... Zure osabaren antzekua. Ori ere ez da ilko aztuaren adarkazotik. Bada ordu bete zain nakarrela gora igotzeko On Gabrieli ongi etorriya egitera.

 

MARTIN.- (Idazketari utziaz). Zer da, gizona?

 

PANTXO.- Mugi zaitia (Martiñi). Idazti bat egiteko orrenbeste denbora!

 

MARTIN.- Banuala, banuala (Idazkia poliki-poliki itzita gero).

 

PANTXO.- (Oso asarre). Begida! Ni banua bakarrik, or geldituko zera.

 

MARTIN.- Baña gizona, txakurra galdu zaizun ezkero oso umore txarrekua zaude.

 

PANTXO.- Ez da gutxiyotarako, txakur ura fameliko bat bezela maite nuben.

 

JOSETXO.- Ezkarrikasko (Burla egiñaz). Ez gaude gu biñipein zakur zikin arekin konparatzeko.

 

PANTXO.- Zakur zikiña esaten dezu? Etxe ontan ark bezela ez nau iñork maitatu eta ez da ere ark bezela iñork milikatu.

 

JOSETXO.- Baño aita!

 

MARTIN.- Baña gizona!

 

PANTXO.- Eta orain nik nun billatuko det ura bezelako zakur ingelesa?

 

JOSETXO.- Inglaterran.

 

PANTXO.- (Asarre). Ziriñian! Lotzagabekeri gutxi!

 

MARTIN.- Ez asarretu orregatik.

 

PANTXO.- Bueno, isho! Zer dira abek... (oso asarre ara ta onea pasiatzen dabil, eta bat-batian Josetxori begiratuaz) Ishilik egoteko!

 

JOSETXO.- Ez det nik ezer esan.

 

MARTIN.- Zer umorekin jeiki zera gaur? Tira, guazen (Altxatzen da).

 

PANTXO.- Jainkuari ezkerrak. Mugitu zeranian ez da ezer.

 

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki