Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

EZ DA GAUA BEGIETARA ETORTZEN

Felipe Juaristi

    Badira hutsik dauden pertsonak, zerutik eroritako txoriak, trumoi hotsez hautsitako adarrak, zauritutako gau-animaliak bezala. Lope, Miranda eta Gabriel. Hutsik daude, pertsona huts dira eta zain daude. Halabeharrak elkartu ditu oroitzera bultzatuz. Oroimena zirkulu hutsa baita, bizitza eta heriotza bezala. Hilketa batek ematen dio hasiera oroimenari. Baina bizitzak bete behar du barneko hutsa eta zirkulu guztiak itxi eta bizi berria ekarri.

    Hiltzea erabakita zuena ez beste bat hil zuen ETAk. Nahasi ala ez, hilketa batek beti astintzen ditu ingurukoen barne giharrak. Eta oroimena da nagusi lekuko isilen begietan. Eta bakardadea.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki